Wikipediak OpenStreetMap mapa zerbitzaria erabiliko du (http://www.openstreetmap.org/)sakelako telefonoen aplikazioan. Googlek Mapsen erabilera baldintzak aldatu zituenetik, aplikazio askok utzi diote Google Maps erabiltzeari —Foursquarek eta Appleren iPhotok, adibidez—; Googlek ezarritako baldintza berrietan agertzen denez, Maps asko erabiltzen dutenek ordaindu egin beharko dute aurrerantzean.
Wikipediak azaldu duenez, Google Maps uzteak ez du zerikusirik Googlek bere zerbitzua ordainpeko bihurtzearekin, baizik eta datu geografiko libre eta kode irekiko egitasmoen aldeko apustuarekin.
Mapa aldaketaz gain, Wikipediaren sakelako telefonoen aplikazioak iOS eta Androiderako bertsioen eguneraketa ere badakar.
IPhonentzako aldaketak
Androidek jada bazituen ezaugarri batzuk gehitu zaizkio Appleren iPhoneari: aukera ematea orriak geroago irakurtzeko, eta iradokizunak eskaintzea bilaketak egiteko orduan.
Androidi dagokionez, berriz, ez da izango aldaketa handirik: hobekuntza gutxi batzuk egin dira tabletetarako interfazean.
Wikipediak OpenStreetMap erabiliko du sakelakoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu