WILLIS DRUMMOND ETA YELOW PAGE
Rock gaua Donostiako Kafe Antzokian. Willis Drummond lapurtar laukotea Katalunian eta Espainian jotzen ibili ondoren helduko dira Gipuzkoako hiriburura. Hondarribiko Psilocybenean grabaturiko zuzeneko diskoa plazaratu berri dute, Bidehuts etxearekin. Diskoko kantez gain, berriak ere jotzeko asmoa dute. Yelow Page hirukotea Pasaiako eta Lezoko musikariek osatzen dute (Gipuzkoa), eta 1990eko hamarkadako rocka eta hardcorea maite dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu