KOMUNIKAZIOA

Xabier Leteri buruzko 'Sautrela' berezia bihar gauean ETB1en

Jose Anjel Irigarai, Lourdes Otaegi, Joxerra Garzia eta Jose Anjel Arbelaitz mintzatuko dira Leteren inguruan

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Xabier Leteren gainean luze eta zabal mintzatuko dira bihar ETB1en, Orio Produkzioak prestatutako Sautrela berezian. 22:00etan hasi eta gauerdi partean amaituko da bi orduko programa. Irudi zaharrekin batera, Letek egin zuen azken agerraldi publikoko (Ataunen) irudiakemango dituzte.

Hasier Etxeberria aurkezlearen eskutik, Leteri buruz hitz egingo dute platoan Jose Angel Irigaraik, Lurdes Otaegik, Joxerra Garziak eta Jose Anjel Arbelaitzek. Bestetik, honako lagunen iritziak bildu dituzte: Gotzon Barandiaran, Miren Agur Meabe, Xabier Amuriza, Anjel Valdes eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Programarako 2001. eta 2006. urteetako bi Sautrela berreskuratuko dituzte. Leteri buruzko monografikoa da lehena, eta kanta bildumaren argitaralpenaren harira egin zioten elkarrizketa bigarrena. 1991. urteko Ispiluan saioan jasotako irudiak ere berreskuratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.