Komunikazioa
'Xornal. com' itxiko dute urtea amaitu aurretik
INTERNET.Xornal egunkaria abuztuaren 4an itxi zuten, krisiagatik. Orain, Xornal.com ataria ere itxiko dutela iragarri dute; itxiera abenduaren 30a baino lehen izango da. 1999. urtean sortu zuten ataria, eta 38 langile ditu gaur egun. Xornal egunkaria galegoz eta gaztelaniaz argitaratzen zen. 2008an sortu zuten, eta bost urteko bideragarritasun plan bat prest bazuten ere, udan itxi egin behar izan zuten krisiaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu