Ezarian. Zientzia
Yetiren ustezko arrastoak ikertuko dituzte
Yeti benetan izan den ala ez argitze aldera Oxfordeko Unibertsitateko ikerlariek ustezko izaki horrek utzitako hainbat arrasto aztertuko dituzte. Nepalen eta munduko beste hainbat lekutan azaldu dela diote, eta hark utzitako arrasto organismoak daudela. Teoria aldrebesekin bukatzeko proiektua dela esan dute hala Oxfordeko Unibertsitateak nola Lausanako Zoologia museoak. Izakiarenak ei diren lagin organikoak azken aurrerakuntza genetikoekin aztertuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu