Zaborraren inguruko jaialdia

Oñati Zero Zabor plataformak antolatuta, ikus-entzunezkoak emango dituzte eta kontzertua egingo dute

Dagoeneko 12 milioi pertsonak ikusi dute The Story of Stuff dokumentala. - / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Zabor jaialdia egingo dute gaur Oñatin (Gipuzkoa), edo, agian, zero zabor jaialdia deitu beharko litzateke. Izan ere, Oñati Zero Zabor plataformak antolatu du, eta helburua herritarrak zakarraren arazoaz eta hori tratatzeko dauden aukerez ohartaraztea da. Horretarako, diaporama bat eta dokumental bat emango dituzte eta kontzertua egingo dute gaztetxean.

Zaborra atez ate biltzeko sistemaren, bosgarren edukiontziaren eta errauste plantarenarteko aldeak azalduko dituzte. 18:00etan, Zaborraren ibilbidea diaporama emango du Natur Eskolako kide batek. Ondoren, Annie Leonard zinemagilearen The Story of Stuff (Gauzen istorioa) dokumental laburra emango dute. Dagoeneko 12 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Leonarden lana. Kontsumismoaren truke ordaintzen ari garena azaltzen du dokumentalak, era grafikoan eta ulerterrazean. Gure inguruko gauzak nondik datozen eta nora botatzen ditugun kontatzen du. Dioxinak «gizakiak inoiz eginiko gai kimikorik pozoitsuenak» direla azaltzen du, eta errauskailuak «dioxina iturri nagusiak» direla gaineratzen du.

Kontzertuarekin amaituko da jaialdia, 22:00etan. Never Surrender eta CC627 taldeak arituko dira agertokian.

OÑATI ZEROZABOR JAIALDIA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. San Martingo gaztetxean (Oñati, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.