Zaborren kudeaketa hizpide

'Hondakinek badute irtenbidea' hitzaldia antolatu du Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak Plentzian, 12:00etan

Hernani da atez ateko bilketa egiten duten herrietako bat. JON URBE / ARP.
Maite Alustiza.
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
«Orain arteko bidetik jarraituz gero, urte gutxitan gainezka egingo dute Bizkaiko zabortegiek». Hori ekiditeko eta hondakinen kudeaketa egoki baten bila, Hondakinek badute irtenbidea hitzaldia emango dute gaur Gipuzkoa Zero Zabor plataformako kideek. Plentzian (Bizkaia) izango da, Goñi Portal kultur etxean, 12:00etan. Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi izango dira hizlariak.

Zero Zabor filosofiaren berri emateaz gain, arazoaren irtenbidea izan daitekeenaren inguruan ariko dira: atez ateko bilketa. Horrekin, «herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatzea» posible litzateke. Gipuzkoako zenbait herritan martxan dago jada; orain, Bizkaian ezarri nahi dute hondakinen kudeaketa sistema hori. Kontsumitzen duguna beharrezkoa den, botatzen duguna ondo botatzen dugun eta ekoizten dena behar bezala egiten den aztertuko dituzte, besteak beste.

Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak Kandelaria kultur elkartearekin elkarlanean antolatutako hitzaldia da. Zero Zabor plataformako kideen ustez, hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka zentzurik; «ez ingurugiroaren ikuspegitik; ez arlo ekonomikotik, ezta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunetik ere».

'HONDAKINEK BADUTE IRTENBIDEA'

Zer. Hitzaldia.

Noiz. Gaur, 12:00etan.

Non. Plentzian (Bizkaia), Goñi Portal kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.