BALEA ZARAUTZEN

Zarautzen dabilen balea itsasoratu du surflari talde batek

[youtube]https://youtu.be/pHO8RgzuO_w[/youtube] Hondartzan harrapatuta gelditu da balea gaur goizean, eta surflari talde batek bultzaka itzuli du itsasora.

'Urola Kostako Hitza'
2017ko azaroaren 24a
10:58
Entzun

Urola Kostako Hitza-k zabaldu duen bideoan ikus daiteke azken egunotan Zarauzko uretan dabilen balea herriko hondartzan harrapatuta, itsasoratu ezinik. Hainbat herritar bildu da animaliaren inguruan, eta surflari talde batek bultzaka lortu du balea itsasora itzultzea.

Ekaitz Zilarmendi argazkilariak balea itsasoratu duten unea jaso du iruditan, eta hainbat argazki zabaldu ditu sarean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.