Zazpi talde Gasteizko gauean

Gatibu, Hesian, EH Sukarra, Lain, Kerobia, Trumbo eta Txapelpunk ariko dira Euskararen Egunean

Sardui eta Arejitaren koreografia, Gatiburen saio batean. IMANOL OTEGI / ARP.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Euskararen Eguna dezibel askorekin ospatzeko aukera egongo da gaur, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian. Talde zerrenda indartsua da: Gatibu, Hesian, EH Sukarra, Lain, Kerobia, Trumbo eta Txapelpunk.

Alex Sardui eta Haimar Arejitaren Gatibu laukoteak zuzenekoen apostua egin du azken boladan. Izan ere, azken diskoa —Zuzenean bizitzeko gogoak (2010)— jendaurrean grabatu zuten.

Hesian taldeak geldialdia egin zuen 2010. urtearen amaieran, baina aurten berriz itzuli daoholtzara, hainbat musikari aldatuta. Sakanako taldea Italianibili zen neguan, Borrokatu eta irabazi diskoa besapean zuela. Punk-rock eta hardcore melodikoa dira euren soinuaren oinarria, baita ska kutsu bat ere, emakume eta gizon ahotsen arteko jokoarekin.

EH Sukarra kasu berezi bat da. 1990eko hamarkadaren hasieran arrakasta izan zuen, baina apal samar aritu dira geroztik. Diskoak atera zituzten ia urtero 2002. urtera arte. Gero, sei urteko isilaldia. Zuzeneko diskoak hautsi zuen isiltasuna 2008an, eta berriz ere kontzertuak ematen hasi ziren.

Kontzertuetara joateko adinera heldu berriak direnak Lainizango dute erreferentzia. Eta gustura arituko dira Kerobiaren pop-rockarekin ere. Trumbok eta Txapelpunk-ek jaia girotuko dute.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 17:00etan hasita.

Non. Mendizorrotza kiroldegian, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.