Gasteizko jaiak

Zeledonekin jaia hasi da

Milaka lagun bildu dira Andre Mari Zuriaren plazan Zalduondoko herritarrari ongietorria emateko eta abuztuaren 9ra arteko jaiak hasteko.

Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza, jendez gainezka. DAVID AGUILAR, EFE
Jon Rejado.
2016ko abuztuaren 4a
07:44
Entzun

Gasteizko kaleak jaietan daude jadanik. Arratsaldeko seietan, puntu-puntuan, hasi du hegaldia Zeledonek San Migelgo dorretik, sei eguneko ospakizunei hasiera emateko. Gaztei errugbi klubeko eta Araski emakumezkoen saskibaloi klubeko ordezkariek jaurti dute jaiei hasiera eman dien suziria.

Hamabi minutu inguru behar izan ditu Zeledonek San Migelgo kanpandorretik jaitsi, eta jendez lepo zegoen plaza zeharkatzeko. Behin San Migelgo balkoian jaietarako deia egin die bertaratutako guztiei. Zeledonen abestia gazteleraz eta euskaraz abestu ditu, eta Arabako kirol taldeen denboraldi ona gogora ekarri. Azkenik ondo pasatzeko deia egin die jaietan egongo diren guztiei, eta eraso sexisten aurkako aldarria egin du. “Ez ezetz da, beti!”, oihukatu du balkoitik.

Plazan milaka lagun bildu dira. Hamaika aldarrikapen ikusi dira bertan: TTIP eta NATOren aurkako aldarria, euskal presoak etxean egotearen aldekoak... Irudi handienetako bat autodefentsa feministaren aldekoa izan da, San Ferminen jaien hasieran ikusi ahal izan zen bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.