Urduña (Bizkaia), Artziniega eta Kexaako kultur ondarea (Araba) ezagutarazteko, bisita gidatuak antolatu ditu Aiaratur turismo elkarteak. Astebururo, irailaren 25era arte, lekuko eraikin historikoak ezagutzeaz gain, gastronomia dastatzeko aukera izango da.
Parte hartu nahi duena, Aiaraldea Card txartela bost euroren truke erosi, eta Aiaraturrek antolatutako bisita guztietara joan daiteke. Jarduera aukeratuta, gutxienez bisita hasi baino 24 ordu lehenago eman behar da izena, elkartearen webgunean edo telefonoz deituta.
Herrietara antolatutako irteeretan, eraikin historikoak izango dira protagonista. Urduñan, Mimenza eta Diaz Pimenta jauregiak eta Aduanaren etxea ezagutzeko aukera izango da. Artziniegan, besteak beste, Ortiz de Molinillo dorrea eta Arteko Andre Mariaren santutegia bisitatuko dituzte. Kexaan, azkenik, San Joan Bataiatzailearen eliza eta Adatseko Andre Mariaren dorre-kapera ezagutuko dituzte bisitariek.
Eskualdea gertuagotik ezagutzeko, bertako gastronomia dastatzeko tartea ere eskaintzen dute bisita gidatuok. Alde batetik, irtenaldiak egingo dituzte arrautzak, barazkiak, marmeladak eta gazta ekoizten dituzten eskulangileak ezagutzeko. Bestetik, Likorearen Museora eta Beldui upeltegira joango dira txangozaleak. Upeltegia gauez bisitatu, eta ardoa ekoizteko prozesua ezagutzeko modua izango da.
Gerizpean. Uda-pasa
Zentzumenak martxan
Kultur ondarea eta gastronomia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Aiaratur elkarteak asteburuetarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu