Osasuna. Galdera

Zertan datza ikusmen nekatuak?

2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Pertsona batek, adinean aurrera egitearen ondorioz, gertutik ongi enfokatzeko duen zailtasunari presbizia esaten zaio, herri-mailan horri ikusmen nekatua deritzon arren. Helduaroan agertzen den alterazio fisiologiko bat da, begiko muskulu batek, muskulu ziliarrak hain zuzen, elastikotasuna galtzen duenean. Galera horren ondorioz, begiaren barruan hurbileko imajinak zehaztasun osoz ikusteko egokitu beharra daukan lenteak, kristalinoak, ezin du bere lana behar bezala bete, irudia leku egokian enfokatzea ahalbidetuko liokeen muskuluak ez duelako lentea behar lukeen lekura eramaten eta behar lukeen moduan tinkatzen.

40-45 urtetik gora agertzen den akats bat da, eta aurreneko sintomak oso nabarmenak dira: argi gehiago behar da irakurtzeko, edo ikusmena desenfokatua bezala sentitzen da hurbiletik, edo irakurri beharrekoa (egunkaria, adibidez) urrundu egin behar da, beso luzatuen distantziara, esaterako, ongi irakurriko bada.

Ikusmen nekatua betaurrekoekin zuzentzen da normalean, begiko kristalinoak berez egin ezin duen egokitzapena betaurrekoen laguntzarekin eginez. Baina laser bidezko kirurgia gero eta gehiago erabiltzen da, oso emaitza onekin, eta oso kasu zehatzetan begi barruan lente bat ezartzea ere irtenbide egokia izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.