Zibergizarte
Ez dezakegu pentsa nano-segundotan», dio Paul Virilio filosofo urbanistak. «Humanoen denbora ez da maxinen denbora.Lehen, jendeen denbora iraganean, orainean, geroan oinarritzen zen. Orain egunean 24 orduz, eta astean 7 egunez da dena, instantaneitatea da. Gogoetatzeko astia da hartu behar, maitatzeko astia... Orain bost urtez bizi dugu lehen 25 urtez bizi genuena». Profetizatzen du: «Kasurik ez badugu egiten, GPS ikaragarri batek pilotatuko gaitu eta hiritar objektu-ak bihurtuko gara. Ahulen zama gero eta handiagoa izanen denez geroz, atzerrirar berriak, deportatu berriak, baztertu berriak gero eta gehiago izanen dira». Dio, gure ondokoen ondokoek ez dutela gehiago memorizatzeko beharrik ukanen, ez eta ulertzeko beharrik. Aski izanen zaiela, klik batez, ordenagailu erraldoi baten katalogoan emaitzen aurkitzea. Jadanik garai horretan garela. Twitterren mikronarrazioek ordezkatzen hasi dutela iragana-oraina-geroaren pertzepzio lineala. 2010eko maiatzaren 6an, 14:25etan guzia aldatu dela. Orduan, Wall Streeteko kalkulagailu ikaragarriek, humanoen kontrolpetik eskapatuz, burtsen pantailetarik desagerrarazi dituztela dolarrak miliarka. Garai postistorikoak direla gureak. Bukatu dela postmodernitatea. Facebookek eta sareek ordezkatzen ari dituztela hiritartasunaren lekuak, gure etxeetakoenak, eta gure auzokoenak. Ezagutza eta erabakia softwarei delegatzen badizkiegu, humanoen denbora-muga gaindi genezake bai, baina izugarrizko arriskua litzateke libertate guzientzat. Lehengo totalitarismo ideologikoak baino anitzez okerragoa den zerbait litzateke hori: totalitarismo zibernetikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu