ZIENTZIA. Alga hilgarriak espezieen galera masiboetan giltzarri izan ei ziren

Galerei buruz argitu gabeko galderak alga toxikoen ugalketak azalduko lituzkeela dio teoria batek

Irune Lasa.
2009ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Lurraren historian zehar espezien galera masibo handiak bost izan dira. Galera horiek zerk eragin zituen erabat argitu gabe dago oraindik, eta haien inguruko teorietan ere galdera ugari dago oraindik erantzun gabe. «Adibidez, asteroide baten talka izan balitz espezieen galera masibo horietako baten eragile, zehazki zer zen espezieak desageratarazi zituena? Aldaketa klimatikoa, atmosferako hautsa», azaldu du aste honetanClemson unibertsitateko James Castlek. Castle etaJohn Rodgersek uste dute algak giltzarri izan zirela galera horietan. Hala, bost aldietan estromatolito algen fosilen kopuruan goraldi bat ikusi dute. Asteroide talka batek barreiatutako materiala elikagai izan zitekeen alga toxikoentzat eta haien neurrigabeko ugalketa eragin. Behin toxikoakbeste espezieen elikagai katean sartuta, akabo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.