Bihar BERRIA-n

Zigarreta elektronikoen inguruko larrialdia AEBetan

Zigarreta elektronikoarekin harturiko lurrunek eraginda sei pertsona hil direla baieztatu dute AEBetako osasun agintariek, eta beste 450ek birikietako arazo larriak izan dituztela.

Edu Lartzanguren.
2019ko irailaren 13a
08:01
Entzun

Zigarreta elektronikoak debekatzeko aukeraz mintzatzen hasi da Donald Trump AEBetako presidentea. Gerta daiteke halako larrialdirik Euskal Herrian? BERRIAk erreportajea argitaratuko du gai horren inguruan bihar. Europan kontrolak askoz zorrotzagoak direla esan dute adituek, baina hemen ere zigarreta elektronikoek nerabeen artean duten arrakastaz ohartarazi dute.

Horrez gain, Seaskak Angelun (Lapurdi) aisialdian ere euskaraz egin daitekeela erakusteko iganderako antolatu duen jaia azalduko du Nagore Arinek Bizigiro atalean. David Fincherren Mindhunter telesailaren itzulera aztertuko du Mikel Yarza Artolak, eta James Grayren Ad Astra filmaren nondik norakoen berri emango du Gontzal Agotek.

Gorbeiako parke naturalak 25 urte bete ditu, eta ospatzeko ekitaldiak antolatu dituztela kontatuko du Amaia Ramirez de Okariz Kortabarriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.