Zine-klubak

2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Txile, 2009. Zuz.: Sebastian Silva. Akt.: Catalina Saavedra, Claudia Celedon, Mariana Loyola. 95 min. Raquelek 23 urte daramatza Valdes familiarentzat umezain lanak betetzen. Egun batean, haren nagusi Pilarrek beste umezain bat kontratatuko du Raquel laguntzeko. Raquelek ez du batere ondo tratatuko iritsi berria. Filmak hainbat sari jaso ditu nazioartean. Arrasate (Amaia antzokian). Gaur, 20:30ean.

Ella, una joven china

Erresuma Batua-Frantzia-Alemania, 2010. Zuz.: Xiaolu Guo. Akt.: Lu Huang, Wei Yi Bo, Geoffrey Hutchings. 98 min. Txinako gazte bat da Mei. Herriko bizitza aspergarria utzi eta hirira joango da. Baina gauzak ez zaizkio ondo joango: fabrikatik kaleratu egingo dute, eta soldatapeko hiltzaile arriskutsu batekin maiteminduko da. Drama independentea da. Basauri (Ibaigane zineman). Gaur, 20:00etan eta 22:00etan. JBA.

Fuego

Kanada-India, 1996. Zuz.: Deepa Mehta. Akt.: Nandita Das, Shabana Azmi, Javed Jaffrey, Kulbhushan Kharbanda. 108 min. Ashokek zuzentzen duen jatetxean ez dago arazorik. Elkarrekin bizi dira Radha emaztea, ama adindua eta Jatin anaia, jatetxe gaineko solairuan. Bi emakume protagonisten arteko harremana hasieran elkartasunezkoa eta pixkanaka amodiozkoa bihurtuko da. Beasain (Usurbe antzokian). Gaur, 21:00etan.

Baaria

Italia, 2009. Zuz.: Giuseppe Tornatore. Akt.: Monica Bellucci, Raoul Bova, Michele Placido, Angela Molina, Enrico Lo Verso. 106 min. Istorio epiko bat kontatzen du filmak, hiru belaunaldiren bitartez. Faxismoaren sorrera, II. Mundu Gerra eta gerra osteko Italia ageri dira. Durango (Zugazan). Gaur, 20:30ean.

Nadie sabe nadade gatos persas

Iran, 2009. Zuz.: Bahman Gobadi. Akt.: Hamed Behdad, Axkan Koohzad, Negar Xagagi. 106 min. Negar eta Axkan musikariek disko bat grabatu nahi dute, eta kontzertu bat eman. Horrez gain, bisa eta pasaportea lortu nahi dituzte, Irandik beste herrialde batera joateko. Ermua (Lobianko kultur gunean). Gaur, 19:00etan eta 21:30ean

Rompecabezas

Argentina, 2009. Zuz.: Natalia Smirnoff. Akt.: Maria Onetto, Gabriel Goity, Arturo Goetz, Henny Trayles, Mirta Wons. 87 min. Maria del Carmen 50 urteko etxekoandre bat da. Puzzleak egiten oso trebea da. Roberto izeneko aberats bat ezagutuko du, eta biek primerako bikotea osatuko dute puzzle jokoaren munduko txapelketan. Iruñea (Golem Baiona aretoetan). Gaur, 20:00etan.

Adventureland

AEB, 2009. Zuz.: Greg Mottola. Akt.: Jesse Eisenberg, Kristen Stwart, Ryan Reynolds. 108 min. 1987. urteko uda da. Unibertsitatean graduatu berri den gazte batek lan txar bat onartuko du jolas parke batean. Inoiz esperoko zuen lanik txarrena izan arren, oso pozik biziko da. Komedia da. Oñati (Kultur etxean). Gaur, 20:00etan.

Entre nosotros

Alemania, 2010. Zuz.: Maren Ade. Akt.: Birgit Minichmayr, Lars Eidinger, Hans Jochen Wagner. 119 min. Gittik eta Chrisek bikote bitxia osatzen dute. Oporrez gozatzen saiatuko dira, eta haien izaera azaleratuko da. Beste bikote bat ezagutuko dute, haien oreka hautsiko duena. Tolosa (Leidor aretoan). Gaur, 19:15ean eta 21:45ean. JBA.

Ciudad de vida y muerte

Txina, 2009. Zuz.: Lu Chuan. Akt.: Ye Liu, Yuanyuan Gao, Hideo Nakaizumi, Wei Fan. 132 min. 1937. urtean Japoniako Armada Inperialak Txinako Naking hiriaren inguruan egindako sarraskia ageri da filmean, hainbat pertsonaiaren ikuspegia kontuan hartuta. Zuri-beltzezkoa da. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz. Zumaia (Aita Mari aretoan). Gaur, 21:45ean. / Gernika (Lizeo antzokian). Bihar, 20:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.