Zineklubak

2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
D. Frantzia, 2008. Zuz.: Philippe Lioret. Akt.: Vincent Lindon, Firat Ayverdi, Audrey Dana, Patrick Ligardes, Thierry Godard, Selim Akgul. 85 min. Simon igeriketa irakasle bat da, eta emaztea hunkitu eta haren konfiantza berreskuratu nahi du. Errefuxiatu kurdu gazte bati lagunduko dio Simonek Mantxako kanala igerian zeharkatzen. Drama da. Altsasu (Iortia kulturgunean). Bihar, 21:45ean.

Mis tardes con Margueritte

Frantzia, 2009. Zuz.: Jean Becker. Akt.: Gerard Depardieu, Gisele Casadesus, Maurane. 82 min. Germainek 45 urte ditu, eta ia analfabetoa da. Herrixka txiki batean bizi da, eta lorategi batean pasatzen du denbora. Egun batean, Margueritte izeneko emakume zahar bat ezagutuko du. Margueritte mundu osoan bidaiatzen ibilitakoa da. Germainen eta Margueritteren artean oso harreman berezia sortuko da, liburuen bitartez. Basauri (Ibaiganen). Gaur, 20:00etan eta 22:00etan. JBA.

Cruzando el puente: los sonidos de Estambul

Alemania, 2006. Zuz.: Faith Akin. Dokumentala. 92 min. Istanbulen Gegen Die Wand filma grabatzen ari zela, Faith Akin zuzendaria liluratuta gelditu zen hiriko kaleetan zegoen musika aberastasunarekin. Alexander Hacke musikariarekin batera, hango taldeei jarraitu zien. Ermua (Lobiano kultur gunean). Gaur, 19:00etan eta 21:30ean.

Amerikanuak

Euskal Herria, 2010. Zuzendaria: Nacho Reig. Dokumentala. 91 min. Amerikanuak, Elkora (Nevada, AEB) emigratutako euskaldunei buruzko film dokumentala da. Filmak, off-eko ahotsik gabe, dokumentaleko pertsonaiak beren eguneroko bizitzan erakusten ditu. Musika Audience taldearena da, eta proiekzioan parte hartuko du. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Gernika (Lizeo antzokian). Bihar, 20:30ean.

Nothing Personal

Irlanda-Herbehereak, 2009. Zuz.: Urszula Antoniak. Akt.: Stephen Rea, Lotte Verbeek. 85 min.Herbehereetako neska gazte bat Irlandako bideetan ibiliko da, batera eta bestera. Gizon batek lana eskainiko dio, janariaren truke. Neskak lana onartuko du, baina baldintza batekin: ez dezatela kontu pertsonalez hitz egin. Pixkanaka bata besteari gerturatuz joango dira, ordea. Drama da. Elgoibar (Herriko antzokian). Gaur, 21:30ean.

Une prophet

+16. Frantzia, 2008. Zuz.: Jacques Audiard. Akt.: Tahar Rahim, Niels Arestrup, Adel Bencherif. 149 min. Malik El Djebena gazte bat da, eta ez daki irakurtzen eta idazten; sei urteko espetxe zigorra ezarri diote. Kartzelan, Korsikako preso talde batekin egingo du bat. Haien konfiantza lortuko du pixkanaka. Drama da. Oñati (kultur etxean). Gaur, 20:00etan.

Himalaya

Frantzia-EB-Suitza-Nepal, 1999. Zuz.: Eric Valli. Akt.: Thilen Lhondup, Gurgon Kyap. 108 min. Himalayan, mendian, hango jendeak gatza garraiatzen du urtero mendietatik herrietara. Taldeko buruzagia hil egingo da, eta orduan liskarrak piztuko dira. Ordizia (Herriko antzokian). Gaur, 21:00etan.

La caja de Pandora

+13. Turkia, 2008. Zuz.: Yesim Ustaoglu. Akt.: Tsilla Chelton, Derya Alabora, Onur Unsal, Ovul Avkiran. 112 min. Istanbulgo hiru anaiak dei bat jasoko dute, eta haien ama desagertu egin dela esango diete. Elkartu egingo dira haren bila joateko, baina laster sortuko dira haien arteko lehen arazoak. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen. Santurtzi (Serantesen). Gaur, 18:00etan, 20:30ean eta 22:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.