Zinema mokaduak Gasteizko Letren Fakultatean

Kultur aniztasuneko zinema jardunaldiak egingo dituzte astelehenean hasi eta ostegun artean

Kepa Sojo zinemagilea hasiera ekitaldian izango da. JUANAN RUIZ / ARP.
Erredakzioa
Gasteiz
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Mundu bat begirada anitz izenburupean kultur aniztasuneko zinema jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 4tik 7rako; Gasteizko Letren Fakultatean izango dira ekitaldiak, EHUn, bertako irakasleek antolatuta. Nazioarteko zinemak eta gastronomiak bat egingo dute hamaika hitzaldi eta filmen proiekzioetan, baita jatekoak dastatzeko ere. Fakultateko Areto nagusian eta Gradu aretoan emango dituzte ekitaldi guztiak.

Kepa Sojo zinemagilea eta Nerea Madariaga ariko dira jardunaldien irekiera ekitaldian. 16:30ean, Mundu bat begirada anitz aldizkaria plazaratuko dute astelehenean bertan, aurkezpen solasaldien ondotik. Horren ostean, Taniya Gustak hitzaldia emango du, Nire hizkuntza hitz egiten al duzu? izenburupean. 18:15ean hasiko da jardunaldietako estreinako filma: De bares. Galizierako lektoradutza izango da. Hura amaitzean, Galiziako jatekoak dastatzeko aukera emango dute. Mokadu goxoak inondik ere.

Polonia, Grezia, Errusia...

Egitura bera errepikatuko dute hurrengo egunetan. Herrialde bi oinarri hartu, eta haiei eskainiko diete eguna. Asteartean (apirilak 5) Poloniaren eta Errusiaren eguna izango da; 12 eta Wojna polsko-rusa filmak emango dituzte Gradu aretoan.

Hala ere, egun betea izango da asteartea, jardun bikoitzekoa, areto nagusian Japoniari eta Italiari emango baitiete eguna; Agurrak eta Ladri di biciclette filmak emango dituzte han.

Asteazkenean (apirilak 6), berriz, Alemania eta Frantzia izango dituzte hizpide; Kirschbluten-Hanami eta Nuit noire izango dira Gradu aretoan.

Arabiako, Greziako eta Kataluniako lektoradutzek itxiko dituzte jardunaldiak, ostegunean (apirilak 7). Gizon bat gure etxean, Ifi genia eta Foraster emango dituzte. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte, azpitituluekin. Bestalde, egunero izango dira dastatzeak, betiere egun bakoitzari dagokien herrialdeen gastronomiari lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.