Donostiako Kortxoenea gaztetxean (Gros) urtero antolatzen dute zinema jaialdi alternatiboa, Donostian alfonbra gorriak nagusi diren garaian. Euskal zinemagintzako hainbat pertsona ezagunen laguntza izan dute aurreko emanaldietan; besteak beste, Klara Badiola eta Martxelo Rubio aktoreena, Juanba Berasategi animazio zinemaren zuzendariarena eta Fermin Muguruza musikari eta zinemagilearena. Aurten, zinema emanaldiez gain, film laburren lehiaketa antolatu dute.
Bihar, astelehena, Sua filma erakutsiko dute, eta, gero, solasaldia egingo dute lanaren egileekin. Asteartean, Ziztadak dokumentala izango da, eta, ondoren, solasaldia Sabino Ormazabalekin. Asteazkenerako ez dute emanaldirik antolatu, greba orokorrarekin bat egiteko.
Ostegunean, Segoviako Ihesa filma emango dute. Gero, eztabaida egingo dute Eneko Olasagasti zinemagilearekin eta ihesaldian parte hartu zuen frankismoko preso ohi batekin.
Irailaren 28an, ostiralean, Donostiako Piraten dokumentala aurkeztuko dute, eta Madrilgo Kofradia Naval de Vallekaseko jai herrikoien inguruko lana erakutsiko dute. Larunbatean, film laburren rally txapelketa egingo dute, eta 20 segundoko film lehiaketa.
ZINEMA
Noiz. Bihartik 29ra arte, 19:00etan.
Non. Kortxoenean, Donostian.
Zinemaldi alternatiboa
Donostiako Kortxoenea gaztetxean, film ugari emango dituzte bihartik aurrera, eta film laburren lehiaketa egingo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu