Komunikazioa

Zinemari tarte bat egingo dio LaSextak astero, gaurtik aurrera

'El taquillazo' saioak estreinaldiko filmak emango ditu; 'La jungla 4.0' ikusi ahalko da gaur, 22:15ean

Bruce Willis,  La jungla 4.0 filmeko eszena batean; gaur ikusi ahalko da filma LaSextan, El taquillazo tartearen barruan. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Erosketen poltsa filmez bete du LaSextak, azkenaldian zinema ekoizle handiekin egindako akordioei esker. Gaurtik aurrera, astero-astero, estrenaldiko filmik arrakastatsuenetako batzuk ikusteko aukera izango da El taquillazo tartean. La jungla 4.0 filma emango dute gaur, 22:15ean.

Warner Bros, Metro Goldwyn Mayer (MGM), Fox eta Paramount ekoizpen etxeei erositako filmek Hollywoodeko izarrak ekarriko dituzte LaSextara. Telebista kateak iaz lortu zuen akordioa MGMrekin, baita Warner Brosekin ere. Warner Brosekin sinatutakoaren arabera, estreinaldiko filmen eskubideak eskuratu zituen kateak, baita estudioko telesail berriak eta LaSexta3n emateko zinema klasikoko 60 bat film ere.

Invictus, Sherlock Holmes, El curioso caso de Benjamin Button eta Harry Potter y el misterio del príncipe dira LaSextak emango dituen Warnes Brosen filmetako batzuk.

MGM ekoizpen etxeak Quantum of Solace dakar LaSextara, James Bond pertsonaiaren azken filma. Film berriak eta LaSexta3 katerako zinema klasikoaren sorta hitzartu dituzte bi enpresek. James Bond eta Rocky pertsonaien film bildumetako hainbat emango dituzte; Moonraker, Octopussy, Panorama para matar, Alta tensión, Rocky eta Robocop ikusi ahalko dira, besteak beste.

Fox eta Paramount izan dira LaSextarekin akordioa sinatzen azkenak. Ehun film inguru erosi dizkio telebista kateak Fox ekoizpen etxeari; horien artean daude X Men Orígenes: Lobezno, Max Payne, Hit Man, Noche Loca, Ultimátum a la Tierra eta Los seis signos de la luz. Paramountek, berriz, urtean hamabost emanaldi inguru ziurtatu dizkio LaSextari.

Zinemari eskainiko dion tarte horren bitartez, La Sextak «zinema komertzialaren erreferente» izan nahi duela adierazi du Fernando Jerezek, telebista kateko zuzendariak. «Denek nahi dituzte estreinaldiko filmak euren programazioan; aukera ona da horiek erostea». Gainera, onenean ez dauden telesail eta saioen aurka lehiatu beharko dute estrenaldiko filmek: Hospital Central, NCIS Los Angeles eta Gavilanes emango dituzte beste kateek ordu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.