Zirrikituen arkitektoa, Tolosan

Eraikuntza azkar eta merkearen bultzatzaile Santiago Cirugedak hirietako espazio faltaz hausnartuko du

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Etxebizitza arazoari konponbide ausartak proposatzeagatik da ezaguna Santiago Cirugeda arkitektoa (Sevilla, Espainia, 1971). Edukiontziak eta aldamioak bizileku bihurtu ditu, eta nork bere etxea eraikitzera bultzatu du jendea. Bere ideiak eta azken egitasmoak Tolosan azalduko ditu gaur(Gipuzkoa).

Arkitektura gizartearen egoera hobetzeko tresna gisa ikusten du Cirugedak, eta arkitektoa beharrean, herritarra jartzen du eraikuntza prozesuko protagonista. Biztanleak hartu behar ditu erabakiak, eta hiri eredugarria autogestio horren bidez sortuko dela uste du. Etxeak ahalik eta merkeen eta birziklaturiko gaiak erabiliz eraikitzen saiatzen da.

Eraikuntzaren krisian aukera ikusten du arkitektoak, orain arteko eredutik aldentzeko. Horren harira, hondamendia iragarri du Espainiako Mediterraneoko kostaldearentzat: «Krisi potoloa gero etorriko da, Andaluziako kostaldean eraiki daitekeen lurra amaitzen denean. Orduan bai eromena. Mediterraneoan larrutik ordainduko dugu hanka-sartzea». Eraikinetako terrazetan etxebizitza moduluak azkar eta merke eraikitzeko egitasmoan ari da gaur. Hitzaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute hirietako espazio faltaren inguruan.

SANTIAGO CIRUGEDA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. GKo galerian(Tolosa, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.