Irudia. Lesaka

ZUBI GAINEAN DANTZAN, JAI GIROAN

Puzgarriak. JON HERNAEZ/ARGAZKI PRESS.
2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Urteroko ohiturari jarraituz, Zubigaineko dantza egin zuten atzo goizean Lesakako dantzariek, Onin errekaren bi aldeetan. Tradizio luzea du Zubigainekoak; izan ere, XV. mendean Lesakako auzoek sinatutako bake itunaren oroigarria da. Dantza amaitutakoan, ikurrina airean ibiltzen dute, zubi gainean daudelarik, eta plazara joaten dira. Urteroko prozesioaren ondoren egiten dute Zubigaineko dantza, San Fermin egunean, eta udaleko kideak ere joaten dira ikustera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.