Eguneroko bizimoduan, badira minak eragindako molestiak arintzen edo, besterik ezean, sentsazio ezatsegin horretaz ahazten laguntzen diguten hainbat jarduera:
•Egizu kirola. Ariketa fisikoa modu erregularrean egitea bide ezin hobea da endorfinak —mina gutxitzen laguntzen diguten hormonak— askatzeko. Gainera, autoestimua eta muskuluak indartuko dituzu.
•Kontrola itzazu nerbioak. Mina etengabea edo gogor samarra denean, aski normala da urduri egotea eta nerbioen eraginez kontrolatzen oso zaila izan daitekeen gurpil zoro batean sartzea, estresak eta urduritasunak molestia gehiago eragin ditzakeelako. Egoera hori errotik hausteko, erlaxazio-teknikak dira irtenbiderik onenak (yoga, tai txi edo arnasketa ariketak egitea, adibidez)
•Atseden hartu. Saia zaitez beharrezko orduak lo egiten. Eta minak hori lortzea ezinezkoa egiten badizu, har itzazu infusio lasaigarriak (baleriana edo belar bedeinkatua, ezkila-lorea edo Hegoafrikako te gorria).
•Zaindu dieta. Jan-neurriak orekatua izan behar du, janari fresko eta osasungarri ugarirekin, gehiegizko gantz saturatuak eta elikagai prozesatuak saihestuz.
•Burutik kendu. Garunera sentsazio eta seinale desberdinak bidaltzea da kontua, seinale atseginak ahal dela, arreta minean soilik ez jartzeko. Musika entzutea, solasaldi interesgarriren bat edukitzea, pelikula barregarriren bat ikustea, gustukoa duzun zaletasunen bat praktikatzea, horiek guztiak lagungarri gertatuko zaizkizu, garuna nolabait engainatu eta minaz ahazteko.
Zure ongizatea hobetzeko aholkuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu