Ezarian. Udako argazki lehiaketa

Zuri-beltzezko udaren isla

Hodei Elizaldek irabazi du udako argazki lehiaketa, udak eskaini dituen bi elementu batuta: kolore goibela eta hondartza. Bigarren saria Iñaki Zenotzek lortu du, itsasoari ateratako argazki batekin.

1. saria. Zarauzko euskal jaietan ateratako argazkia. Egiten zuen beroa zela medio, kuadrillako neskak uretara joan ziren. Tarte horixe aprobetxatu nuen argazkia ateratzeko. HODEI ELIZALDE.
Erredakzioa
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Uda honetako bi elementu batzen ditu BERRIAk antolatutako udako argazki lehiaketako irabazleak: batetik, kolore ilun eta goibela, eta bestetik, hondartza. Hodei Elizaldek Zarauzko euskal jaietan atera zuen argazkia. Eta irudi horri esker, argazki kamera eder bat irabazi du. Bigarren saria, Iñaki Zenotzentzat izango da, Asturiasko itsaso zakarrak haren argazki kamera busti zuen, baina irudi ederra lortu zuen. Gastronomia eta erlaxatze programa lortu du Perlan.

Guztira, 600 argazki inguru jaso ditugu lehiaketan parte hartzeko. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta adi egon,izango da beste lehiaketarik eta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.