Berria.infoko blog komunitatea

Login

Sormenaren aterpetik

Iñaki Etxeberria

2013-12-13

Europan Urretxun

Santa Luzi egunarekin batera tokatu da aurtengoan Europan lehiaketa sortaren emaitza. Europan, hitzetik eratorri daitekeen moduan, Europa mailan egiten den bi urteroko saioa da. Bertan, arkitektura eta hirigintzari lotutako gaiak aurkezten dira eta parte hartzaileek, taldeka edo bakarrik, erantzun bat eman behar izaten diote jarritako hasierako egoerari.

Proiektuen artean, Urretxuko Irimo ingurua izan da aurkeztu zutenetako bat eta gaur jakin dira bertan aukeratutakoak.

Hauek dira izendatuak:
1. Lehen saria: Piztutako Irimo
2. Bigarren saria: Tempos de colonización
3. Ohorezko izendapena: Reversivilidad ecolectiva
4. Ohorezko izendapena: Everything anytime
5. Ohorezko izendapena: Encuentros en la tercera fase

2013-12-05

Balentziaga ezartzen, Getarian


Balentziaga ezartzen, Getarian.

Aurreko hilabetean Bilboko Alhondigan izan zuten jezarleku, bada oraingoan A-8tik barrena etxera etorri zaizkio Balentziaga museoari bere inspirazioaren baitan sortutako lanak. Eguberri aurre honetarako plan ederra beraz, Getariko portu ingurua, alde zaharra eta erakusketa hau ikustearena.

Info+

2013-12-02

Baluartetik San Telmora


Donostiako irudiak.

Astea kosta egiten da hasten. Hasi orduko ordea, dena errezkan doa. Inertziaz edo. Beste aste bat gehiago izango da askorentzat, astez aste lotzen den urteko soka horretan azkenetakoa izanagatik. Hala ere, bada zenbait ekimenentzat azken astea izango denik.

Egunak mozten doaz oraindik eta, barruko jardueretarako garai aproposa dela baliatuta, gurean izango diren erakusketa interesgarri batzuk izendatu nahi ditut:

- Donostiak 200 urtean izan duen eraldaketa, San Telmo museoan. Bideoa
- Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren Arte Gazte Gunea programaren baitan Arte Plastikoen modalitatean hautatutako obren erakusketa, Baluarten hilaren 12ra arte. Info+
- Herri altxorra, errealitate ekonomikoak, Artiumen. Bideoa
- Bilboko Batzar Nagusien erakusketa-aretoan Kilkerraren gilotina. Bideoa

2013-11-21

Gutxiago, gehiago omen

Mies van der Rohe arkitekto minimalistak behin esan zuen: Less is more. Gutxiago gehiago da.
Orain gutxi ikusi dut BIG arkitekto mediatikoaren erantzuna: Yes is more. Baietza gehiago da.

Bi hitzetan mugimendu modernoko arrazionalismotik gaur egungo nabarmendu nahi horretara dagoen aldea azaltzen du elkarrizketa honek.

2013-11-19

Dario de Regoyosen koloreak

Wikipedian ikusia

Astebukaeran aipatutako Witkacyren garaikide izan zen margolari hau. Honen begiak ere hamaika txoko ikusitakoak ziren. Bere Asturiasko jaioterritik abiatuta Europan zehar ibili zen margoari jarraiki. Izan zen Bruselasen zein Madrilen, izan zen Amsterdam, Paris zein Bartzelonan eta gurean ere bai. Irun izan zuen 1883an bizitoki, handik sei bat urtera Donostian - tartean Londresa joanagatik - eta Bizkaian ere bizi izan zen tarteren batean.

Garai hauetarako beraz, abangoardiak puri purian zeuden honetan, hango eta hemengoak ikusia zen. Hainbat teknika jorratu zituen: Argi efektuen menpekoa, Puntilismoa eta bukatzeko Inpresionismoa.

XX. mendearen hastapenetan gainera, euskaldun margolari talde batekin batera - tartean Manuel Losada, Francisco Iturrino, Pablo Uranga, Ignacio Zuloaga - euskal artearen panorama berritzen saiatu zen. Bilbon izan zuen burrunba honek epizentroa eta mendebete ondoren han izango da margolari honen azken faseko lan oparoa ikusgai.

Dario de Regoyosen Inpresionismoa Bilboko Arte Ederren museoan. Orrialde ofiziala hemen.

:: Hurrengo orrialdea >>

Sormenaren aterpetik

Sormenaren aterperik balitz, balitz halakorik nire gogoan ... ...haria pasako nuke Arkitekturatik pinturara, argazkilaritzatik jantzigintzara, pasako paisaigintzatik Greziako eskulturetara, Danimarkako itsasaldetik Erromako eguzkipera, pasako nuke berdin baserri zaharretatik herriko plazara, New Yorkeko metropolitik etxeko sofara... ... eta zure begiei jantziko nioke soineko hau eta kantatuko bere doinu ederraz zure interneteko leihora.

| Hurrengoak >

Apirila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!