Berria.infoko blog komunitatea

Login

Sormenaren aterpetik

Iñaki Etxeberria

Mezua: Su gurutzatua Bartzelonako euskal etxean

2013-04-07

Su gurutzatua Bartzelonako euskal etxean


Su gurutzatua.

"Django filma ikusi duenetik mendebalde urruneko istorioak beste modu batean ikusten ditu. Eta askotan aitari arratsaldetako ordu geldoetan bakeroen kontu zaharrak ikustea zenbat gustatzen zitzaion ulertzen hasi da. Bitan pentsatu gabe, kartel hau ikusi duenean, bertako euskal etxera joango dela zin egin dio bere buruari, hiru gazte hauen komiki erakusketak bere bizipenei zer eskainiko dien jakinminez. Kartela eskuetan duela: Wanted! Bere argazkia ikusi du, bera bertan nahi dutela beraz."

Egileek idatzia:
Erakusketan egile bakoitzak lehendik egindako komiki bat aurkeztuko du eta beste marrazkilariek lan horren gure ikuspuntua proposatuko dugu ilustrazio edo komiki moduan.
Inagurazioan mahai-inguru bat egingo dute egileek, Apirilaren 11, osteguna, 20:00. Erakusketa Apirilaren 27ra arte luzatuko da.
Data horietan Bartzelonatik bazabiltzate ez ahantzi Euskal Etxetik pasatzea!

Sormenaren aterpetik

Sormenaren aterperik balitz, balitz halakorik nire gogoan ... ...haria pasako nuke Arkitekturatik pinturara, argazkilaritzatik jantzigintzara, pasako paisaigintzatik Greziako eskulturetara, Danimarkako itsasaldetik Erromako eguzkipera, pasako nuke berdin baserri zaharretatik herriko plazara, New Yorkeko metropolitik etxeko sofara... ... eta zure begiei jantziko nioke soineko hau eta kantatuko bere doinu ederraz zure interneteko leihora.

Urria 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!