Berria.infoko blog komunitatea

Login

Nafar periferiatik

Bixente Serrano Izko

2016-01-12

Permalink denetarik, 27 hitz  

Abisua

Gaurko hau ez da aforismorik, ez artikulurik. Abisu bat da: hemendik aurrera Berriako blogarien bertze gunean (http://www.berria.eus/blogariak/nafarperiferiatik/) kokatuko ditut. Hor duzue gaurkoa.

2016-01-11

Permalink Berdintasuna, 82 hitz  

Enpoderatu ezinean.

Euskaraz, 'ahaldundu' delakoa, baleko, adierazkor. Baina 'empoderar' horrek, 'empoderamiento de las mujeres' alegia, kakofoniko suertatzeaz gain, ez dakit ez ote dakarzkidan burura Adarbakarrekoaren inguruko kondairak. Freuden giza-burua, organo sexualez osaturiko hura, ote, nirea? Baliteke, baina ekarri, hori ekartzen dit burura 'empoderamiento' hitzak. Eta asaldatu egiten nau termino horrek iradokitzen didanak, akademiek-eta onarturik izan arren. Ahaldun bezate emakumeek euren burua, bai horixe! Ezin dut onartu, ordea, ez nik ez bertze inork emakumeak 'enpoderatzea', berauen gorputz osoa ahaldun (eta nahi libredun) ez izan artean.

2016-01-10

Permalink Bizitza, 14 hitz  

Egun bakoitzak berea

Inon lorturiko ezer edan/erre/ziztatu gabe ere, egunero zorabiaturik ohera. Egunerokotasunak haluzinatua ote?

2016-01-09

Permalink Kazetaritza, 12 hitz  

Pobrezia non-nahi

Espainiako kazetaritza hegemonikoaren miseria deontologikoa, haren jabeek sorturiko krisiaren ondorioak bezain gorria.

2016-01-08

Permalink Diskurtsoa, 9 hitz  

Logikaren bihurguneak

Ezin nire egin zure ondorioa, zure premisekin bat natorrelako.

:: Hurrengo orrialdea >>

Nafar periferiatik

Nafarroako kontuez ez ezik, mundu zabalaz hausnartuko dugu honetan. Alde sozio-politiko eta kulturalak izanen dira nagusi, gehien dakidanaren arabera, baina bere burua euskal munduaren periferian ikusten duen hemengo honen sentsazioetatik. Izan ere, euskal periferiako herritar eta periferiako gogoetagile euskaldun sentitzeak bultzatzen nau askotan ohikoak ez diren bideetan galtzera.

| Hurrengoak >

Urria 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!