Berria.infoko blog komunitatea

Login

Ekografiak

Aritz Galarraga

Mezua: Homologagarria

2012-11-10

Permalink Orokorra, 293 hitz  

Homologagarria

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Zer da hori, ze tristura, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren aldean, Batxilergo Balioaniztun Bateratuarekin erkatuta. Inizialak ere ezin konparatuzkoak dira, OHO, BBB, askoz irmoagoak DBH eskas hori baino. OHO eta BBB garaiko zaharrunook, beraz, derrigor izan behar dugu zerbait DBH garaiko mukizu hauen aldean, ez dakit, formazio akademiko sendoagoa, munduari aurre egiteko erraminta zorrotzagoak, besterik ez bada iraganarekiko urguilu vintage bat. Derrigor izan behar dugu zerbait, baina ez naiz kapaz ikusteko zer. Eta DBH horrek badu, gainera, telesail bat, euskaraz, euskal telebista publikoan.

Surio ondorengo hirugarren urtean, hartara, arrandia-handitasunean, Surio garaiko bigarren euskarazko telesaila estreinatu berri da, pasa den astean —nahiz zalantzak ditudan: oraingo Jaurlaritza jardunekoa bada, oraingo EITBko gobernua ere jardunekoa izango da, ezta?—. Surio garaiko lehen euskarazko telesailak, bestalde, Bi eta bat mitiko haren revival-ak, badirudi ez duela iraileko azterketa gainditu: irailean eta urrian eman dituzten bost atal horien ikusle datuen arabera erabaki behar zuen ETBko zuzendaritzak telesailarekin jarraitzea ala ez. Eta ez dute jarraipenik iragarri.

DBH telesaila, beraz, estreinatu da orain. Ostegunetan ematen dute 40 minutuko saio osoa, eta astean zehar —igande, astelehen, astearte eta asteazkenetan—, zatituta, baina errepikatuta, 10 minutuko pildoratxoak. Eta, jakinik telesaila pildoratan ikusteko pentsatu dela, ez litzateke egokiagoa pildorak ematea orijinalak, eta ostegunetan jada emandako pildoren bilduma osoa ematea? Uste dut baietz, baina ETBko programatzaileen esku legoke hori ere.

Programatzaileen esku ez dagoena, behintzat, telesaila bera egitea da. Hori Nagore Aranbururen zuzendaritzaren, Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa, Angel Aldarondoren gidoien esku dago. Eta esan beharra dut telesail aski txukuna ateratzen ari zaiela. Ez bakarrik aditz trinko ezin ederragoak erabiltzen dituelako. Ez bakarrik euskal aktore onenei —Mikel Martinez, Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Elena Irureta...— zukua ondo ateratzen dielako. Horiez gain, umorezko telesail bati dagokion bezala, barre eginarazten dizulako da txukuna; eta horrek, hitz zatar askoa erabiltzearren, homologagarri egiten duelako.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Ekografiak

Hemen bilduko ditugu BERRIAko Ekografiak, telebistari buruzko zutabeak. Baina bilduko ditugu ez bertan kieto egoteko, hauts pilatzen, baizik eta paperak berezkoak dituen mugak gainditu eta sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko. Esan gabe doa: azken horien artean dago teleikuslearen iritzia.

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!