Berria.infoko blog komunitatea

Login

Ekografiak

Aritz Galarraga

Mezua: Zerbait egiten dugun artean

2013-10-02

Permalink Orokorra, 294 hitz  

Zerbait egiten dugun artean

Mehatxuak. Beldurra. Biolentzia. Mendekua. Lau urte eta erdi, epaiketaren zain oraindik. Ziega, zulo moduko bat — «zulo» esan zuten jatorrizkoan—. Tortura oso drastikoak: ateratzen zaituzte ziegatik kolpeka, eramaten zaituzte beste gela batera, sartzen zaituzte urez betetako bidoi batean, sartzen dituzte bi kable elektriko. Hartzen zaituzte hanketatik eta sartzen dizute burua urez betetako balde batean. Bi aldiz eraman behar izan naute ospitalera. Ezin dut lorik egin, normalean gauez erasotzen dizute. Neure buruaz beste egin nahi nuen. Kokainari esker nago bizirik. Poliziek sartzen dute droga. Bortxaketak. Jipoiak. 300entzako lekuan 800. Zigor ziega. Ez da errehabilitazio zentro bat, hondamendirako zentro bat da. Terrorezko leku bat. Injustizia asko. Abusu asko. Tratu txar asko. Umiliazio asko. Ez dago hau agoantatuko duen amaren seme-alabarik. Egiazko infernu bat. Kartzela baino gehiago kontzentrazio zelai bat. 400 kilometro daude presoaren eta emazte eta seme-alaben artean. Mezu bat hau ikusten ari denari: lagun gaitzazue, babes gaitzazue, ez etsi, ez dadila egon guganako interes faltarik.

Hain zuzen ere, preso daudenak laguntzeagatik, babesteagatik, ez etsitzeagatik, haienganako interes faltarik egon ez dadin lanean aritzeagatik, horiengatik eraman dituzte atxilo Herrira mugimenduko kideak. Horiengatik eta aurretik esandako guztiak —mehatxuak, beldurra, biolentzia, mendekua— eta gehiago —askoz gehiago, alajaina— salatzeagatik, berriz sekula gerta ez dadin lan egiteagatik eraman dituzte atxilo. Baina, noski, La Sextako Encarcelados saioak ez dizu sekula Espainiar Estatuko kartzela batean egingo programa. Joaten dira Boliviara, joaten dira Dominikar Errepublikara, joaten dira Perura, baina ahazten dute, kasualitatea, etxean bertan daukatena. Zergatik ez dira ausartzen egitera saio bat Herrera de la Manchan, Soto del Realen. Nazioartean nahi badute joan daitezela La Santera, joan daitezela Fresnesera. Joan daitezela definitiboki pikutara.

Herrira-koak eraman dituzte preso daudenak laguntzeagatik, mehatxuak, beldurra, biolentzia, mendekua eta gehiagoren kontra aritzeagatik. Baina guztietan paradoxikoena: haiek daude orain salatzen zituztenak sufritzeko arrisku bizian, astelehenetik aurrera. Eta gu guztiok zerbait egiten dugun artean.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Ekografiak

Hemen bilduko ditugu BERRIAko Ekografiak, telebistari buruzko zutabeak. Baina bilduko ditugu ez bertan kieto egoteko, hauts pilatzen, baizik eta paperak berezkoak dituen mugak gainditu eta sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko. Esan gabe doa: azken horien artean dago teleikuslearen iritzia.

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!