Berria.infoko blog komunitatea

Login

Gramofonoa

Gorka Erostarbe

Mezua: Badatoz trikuak

2008-10-22

Permalink Guztiak, 121 hitz  

Badatoz trikuak

Ez dakit hala diren, baina hala irudikatzen ditut trikuak: behar denean isil eta langile, behar denean arantzak aterata, oldarkor. Azpeitiko (Gipuzkoa) Triku Festie jaialdiak ez du uda parteko beste hainbat musika jaialdi arranditsuk adina zalaparta atera ohi, baina beste behin ere egitarau erakargarria osatu du. Eta iritsi zaio arantzak ateratzeko garaia. Gaur hasi eta igandera bitartean iraungo du jaialdiak. Antolatzaileek ez daukate beste zenbait jaialdik duen aurrekonturik, ez dute mega-izarrik ekarri, baina proposamen interesgarri eta kuriosoak bildu dituzte aurten ere. Experience (Tolosa, Okzitania) eta The Zephyrs (Edinburgo, Eskozia) taldeen emanaldiak izan litezke apustu seguruenak, baina bada gehiago ere: Manifingers multinstrumentistarena, Action Beat rock talde zaratatsuarena (lau bateria, lau gitarra eta baxu bat), MC Xander ahots jostalariarena... Egitarau osoa: www.trikufestie.com

Erantzunak:

Bidaltzailea: Oni [Bisitaria]
Ez da derrigorrean behar zalaparta handirik. Kariñoz antolatutako gauzak azkenean, politagoak izaten dira.
Ah, gurean trikua kirikolatza da!!
Permalink-a 2008-10-23 @ 12:35
Bidaltzailea: txarrapo festie [Bisitaria]
ea aurten iaz baino jende gehiago biltzen den, bestalde hasiera batean herriko taldeak eta tabernarien arteko ekimen bat izan zela aipatzea gustatuko litzaidake eta aurten hamabi tribu taldea kenduta ba...beno, nire ikuspegia da.
Permalink-a 2008-10-23 @ 18:03
Bidaltzailea: annmarie [Bisitaria]
EXPERIENCE......

Earra taldea!!!

Hori da hori kalitatea daukezuena Azpeiti alde hortan, aupa zuek!

Baina, Azpeiti ez da Bilbao ala? Nonbait ikusi dut eta...

http://www.myspace.com/experiencefrenchband
Permalink-a 2008-10-24 @ 13:05
Bidaltzailea: triku erren bat [Bisitaria]
nik gehitu nahiko nuke nahiz eta hasiera batean herriko taldeak eta ez hain herrikoak herriko tabernetan hartzen zuten parte, apurka-apurka Triku Festie bere nortasuna hartzen ari dela (musika ildo jakin baten aldeko apustua egin eta aurten bereziki, gure artean hain ezagunak ez diren taldeen aldeko apustua egiten duten neurrian) baina gaineratu nahiko nuke apustu horrek ez diola kalterik egiten ez herriko taldeei eta are gutxiago herriko gune zehatz horretara hurbiltzen diren entzuleei. Alderantziz esango nuke, izan ere, bestela nekez entzun ahal izango genituzke herrian bertan ezezagunak izan arren, proposamen interesgarri bezain arriskutsu hainbat. herrikook badakigulako zer nolako kontzertuak antolatzeko ohitura dagoen gure artean...

bestalde, azpimarratu DJ Amsia (aurtengo Triku Festan parte hartzen duena) ere herrikoa izan gabe, ondoko herrikoa dela eta herrian grabatu izan dituela bere doinuak, baina zoritxarrez (edo zorionez!), horrelako proposamenek gure artean ezagunagoak diren beste talde baino zirkuitu are itxiagoa izaten dutela eta eskertzekoa dela herriko musikari "xelebreak" (hitz hau entzun diot herrikide bati) hainbeste talde ezezagunen bezain interesgarri artean enztuleentzat eskaintzea.

eta ezezagun esaten dudanean, ez da ahaztu behar nire ezjakintasunaren arabera hitz egiten dudala, Experience, Action Beat eta beste zerbait entzuna dudan arren...

p.d. eta trikuaren euskal sinonimoak albiste honekin aipatzearena iniziatiba ona, "Euskaltzaindiaren xinonimoen hixtegiak" aintzat hartzekoa: kirikolatza eta "txaparro"rekin batera hemen beste bi,kirikino eta sagarroi... en fin...

p.d. 2. eta trikuez ari garela, Erizo Gasteizko taldearen maketaren berri ematea besterik ez... Duina.

Permalink-a 2008-10-24 @ 20:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Gramofonoa

Musika. Dosi txikietan. Gramoz gramo. Behinolako gramofonoetan bezala. Kantuak eta kontuak, aleka-aleka. Txanpon beharrik ez du soinu tramankulu honek. Kanta eta konta nahi adina.

Abendua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!