Berria.infoko blog komunitatea

Login

genEROA

Maite Asensio, Araitz Rodriguez eta Nerea Elias

2012-03-26

Permalink Generoa, 26 hitz  

Amantalak balkoira_MARTXOAREN 29an

Bakizue Martxoaren 29an amantalak balkoira!!!

Hurrengo linkean duzue Bilgune feministak egin duen agerraldia, ekintza honen zergaitiak, kartelak... guztiok grebara!

http://www.bilgunefeminista.org/berriak.php?id=240

2012-02-27

Permalink Generoa, 74 hitz  

ALUKERIAK IRRATSAIOA

Araitz Rodriguez_eroa

Euskarri hau aprobetxatuz proiektu berri batekin nator, ALUKERIAK irratsaioa. Duela hilabete batzuk lagun batek Zebra bidea Hala bedi irratiko magazinerako kolaborazioa eskeini zidan. Proiektu polita zela iruditu zitzaidan eta beste bi kideekin Andere Ormazabal eta Lore Martinezekin hilean behin 15 minututako kolaborazio bat burutzen dugu. Gaia? begirada feminista!

Esan bezala euskarri hau aprobetxatuz Alukeriak saioak hemen zintzilikatzen jungo naiz. Irratian gairen bat jorratzeko proposamenak, aholkuak,musika gomendioak,eskaerak... eskertuko ditugu.

Gozatu irratsaioa.


2011-11-24

Permalink Generoa, 281 hitz  

AMA EDO ALABA

Araitz Rodriguez_eroa

Amona Begoñak lau seme alaba izan zituen, lehenbiziko biak bilatuak hirugarrena atsekabe itzela! Aurdun zegoela enteratu zenean zaintzeari uztea erabaki zuen, ume hori ez zuen nahi eta galduz gero bake ederra hartuko zuen. Begoñak, taberna bat gobernatzen zuen, zama altxatzen ibiltzen zen, gora eta behera ibiltzen zen egunero hamaika ordu lanean… ume horrek ez zuen jaio behar. Hala ere, amonaren zorigaitzerako, umea umetokiari tinko eta sendo eutsi zion eta 9 hilabeteren bueltan mundura heldu zen kilo eta erdiko Maria Begoña izena izango zuen alaba. Txikia, txita baten pisua zuen kontatzen dute. Amak ez zion estimu handia, baina, umearen amonak sehaska inprobisatu batean sartu eta ekonomikaren ondoan jarri zuen. Azkenean, umea aurrera atera zen, nahiz eta amak nahi ez izan.

Mari Begoña, txita baten pisua izan zuen umea, 22 urtekin ama izan behar zela erabaki zuen; amona Begoñak ez bezala hark ama izatea erabaki zuen eta urtebete geroago, bere gogoak errealitatea bihurtuta alaba bat izen zuen.

Alaba horri, egun batean eskolako jantokian lanean ari zela, 4 urteko umetxo bat hurbildu zitzaion eta horrelako galdera egin zion: “zu ama edo alaba zara?” “Alaba” erantzun zion umeari. Umea gora begira ezer ulertu gabe berriz galdetu zion, “zu zer zara ama edo alaba?” “Alaba”, erantzun zion berriz. Umea segundu batez bera baino nagusiago eta altuagoa zen neskari begira gelditu zen eta korriketan bere lagunekin elkartu zen. Neskak 30 urte bete ditu, eta aldiz aurreko egunean lagun bat topatu zuen haur beseoetako alaba karrikotxean zuela “eta ze, zu ez zara animatzen?” Galdetu, “ez, ni oraindik alaba naiz”, erantzun zion.

PSD: Artikulo hau erreziklatua da, Azaroaren 22an Hala bediko Zebra bidean Alukeriak kolaboraziorako egin nuen. Alukeriak kolaborazioaren gaia amatasuna eta ama ez izateko askatasunaren inguruko erreflexioa izan zen.

2011-11-08

Permalink Generoa, 252 hitz  

Langabezian hobe

Maite Asensio Lozano

Emakumeen aurkako indarkeria darabilten gizonei etengabeko zaintza jartzeko aukerari buruzko erreportajea lantzen ari nintzela, Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako zuzendari Mariola Serranok esan zidan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 52 andrek zeukatela bizkartzaina. Urriaren 10ean. Joan den astean jakin genuen orain 135 ertzain ari direla genero indarkeriaren biktimen kontrazaintza lanetan. Hau da, hilabete baino gutxiagoan %153 egin du gora eskolta duten emakumeen kopuruak, babes formula hori 2006an martxan jarri zen arren.

ETAren jardun armatua murriztearekin eta, irailetik, behin betiko etetearekin batera heldu da aldaketa. Lanik gabe geratu dira enpresa pribatuentzat lan egiten zuten eskolta ugari, eta funtzio berriak ezarri behar izan dizkiete beste hainbat ertzaini. Bakegintzan oinarritutako gizarte batean, albiste ona beharko luke bizkartzainen beharrik ez egoteak, baina gurean arazo bihurtu da, eta langabetu horiek “birziklatzeko”, gizonek mehatxatutako emakumeak babestea aukera paregabea da, antza.

Kopuruak eta epeak ikusita, ez dirudi jauzia luze eta sakon hausnartuta egin dutenik: emakumeei bizkartzaina jartzea langabeziaren aurkako neurri bat da, eta ez genero indarkeriaren aurkako estrategia bat. Izan ere, duela bi hilabete babes hori beharrezkoa baldin bazen, zergatik ez dira giza baliabideak bideratu orain arte? Aldiz, beharrezkoa ez bazen, eta ez bada, bizkartzain eta ertzainentzako beste lan irtenbiderik aztertu beharrean, zergatik jarri zaie zama hori emakumeei?

Erantzunetatik ondoriozta dezakegu honezkero badakiguna: emakumeen aurkako indarkeria gutxiesten dutela administrazioek, ez dutela lehentasunezko arazotzat jotzen. Baina, bakea eraikitzeaz ari garen honetan, non dago emakumeen bakea? Biztanleen %52 sistematikoki baztertuta eta jazarrita dauzkan gizarte batean bakerik egon daiteke? Bakean bizi nahi duen gizarte batean desiragarria al da bizkartzainak kosta ahala kosta bizkartzain lanetan mantentzea?

2011-09-19

Permalink Generoa, 352 hitz  

EUSKALDUNAKO EMAKUMEEN ASANBLADA 0.3

Araitz Rodriguez_eroa

1984, Bilbo.

Beste egun bat gehiago Euskalduna barruan, duela egun batzuk asanbladan erabaki dugu langile guztiok ontziolan ixtea. Orduak pasa ditugu ontziola atontzen, literak eraikitzen, eta fabrika bat zena pixkanaka etxe bat bihurtzen ari da, egongela, sukaldea, logelak… erosoago egongo ginateke gure etxeetan, baina egoera honek argi uzten digu Euskalduna gure etxea dela. Eta guk gure etxea defendatuko dugu.

2010, Bilbo.

Langile guztiak ontziolan itxita zeuden bitartean emazteek haien zereginekin jarraitzen zuten, hau da, Euskaldunako Emakumeen asanbladako kideek beraien rol politikoa garatzen zuten bitartean ez zituzten beraien rol familiarrak baztertzen, eta hau dela eta, zaintzaile eta hornitzailearen rol tradizionala betetzen jarraitu zuten.

Hau da, ontziolaren itxieraren kontrako borrokan ekintza aktiboak sortzeaz gain, baita ontziolaren barruan beraien hornitzaile eta zaintzaile rola burutzen zuten, hala nola, gizonak ontziolako itxialdian egon ziren bitartean emakume hauek euren senarrei janaria eraman zieten.

“Emakumeak burdinazko ateraino egunero janaria ekarriko dugula adostu dugu. Inork ez du atea gurutzatuko, ikus gaitzaten. Gizonak deituko ditugu eta ekartzen duguna jasotzera etorriko dira” emakume gazte batek bere bozgorailuarekin aholkatzen zuen. (Egin, 1984ko Abenduaren 5ean)

ANDREA: Euskotrenen joaten nintzen ni, gero Asanbladara joaten nintzelako edo beste leku batera, nire berokiarekin jantzita, nire poltsoa, nire takoiak eta nire senarra zegoen taldearentzako janariarekin. Janaria mendiko motxilan sartzen nuen, eta imajina dezakezu trenean zegoen jendearen aurpegia, “txoro hori takoiekin eta mendiko motxilarekin!” Emakumeak, nik gogoratzen dudanagatik, antolatzen ginen, ez genuen gisatu arrunta prestatzen, bestelako janariak prestatzen genituen, paella bat edo, ez ziren indabak edo dilistak!

Emakumeek janaria eramateak ez zuen inolako gaitzespen iritzirik sortu langileen artean, kontrakoa baizik, oso ondo ikusten zuten emakumeak egiten ari ziren ekintza hau, azken batean langileek laguntza keinu bat bezala ikusten zuten. Emakumeek janaria fabrikara eramaten zuten bitartean argi eta garbi uzten zuten beraien etxeko erantzukizunekin jarduten zutela, baita etxeko eremuetatik at ere. Beste alde batetik eta generoa dela medio, nahiz eta beraiei ez zegozkien ekintzak sustatu (espazio publikoaren okupazioa, arpilatu, poliziari aurre egin, desobedientzia zibila…) eta haietako asko langileengatik kritikatuak izan, “emakume onak” izaten jarraitzen zuten. Azken batean, eta Andreak kontatzen duen lez, ez zituzten haien betebeharrak ahazten; familiaren ongizateaz arduratzen ziren, femeninoak ziren, langileak eta janari zoragarriak prestatzen zituzten.

:: Hurrengo orrialdea >>

genEROA

| Hurrengoak >

Azaroa 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!