Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Atalak: Auzitegi Nazionala, 18/98 epaiketa

2007-05-11

Permalink Auzitegi Nazionala, 254 hitz  

Fundamentuak

Epaimahai batek auto baten bidez erabaki baten berri ematen duenean, erabakiaren oinarrian dauden argudioak Fundamentos Jurídicos atalean ematen ditu, luze eta zabal gehienetan, Dispongo edo Acordamos goiburuaren ondoren erabakiaren berri eman aurretik. Hara, hitzez hitz, fiskalaren beraren iritziaren aurka Egunkaria auzian epaiketa egitea erabakitzeko zer arrazoi eman dituzten Manuela Fernandez Prado, Nicolas Poveda eta Ramon Saez Valcarcel magistratuek.

II. FUNDAMENTOS JURIDICOS

UNICO.- Atendidas las peticiones de las Acusaciones Populares (Asociación Victimas del Terrorismo y Dignidad y Justicia), en relación con los artículos 630 y siguientes de la Ley de Enjuiciamiento Criminal, procede:

a) Confirmar el auto de conclusión del Sumario.
b) Abrir el Juicio Oral para los procesados: IGNACIO MARIA URIA MANTEROLA, FRANCISCO JAVIER ALEGRIA LOINAZ, JAVIER OLEAGA ARONDO, MARCELO OTAMENDI EGIGUREN, JUAN MARIA TORREALDAI NAVEA, JOSE MARIA AUZMENDI LARRARTE y PEDRO ZUBIRIA CAMINO.

En virtud de lo cual,

ACORDAMOS

PRIMERO.- SE CONFIRMA el auto de conclusión del Sumario.

c) SEGUNDO.- SE ABRE EL JUICIO ORAL para los procesados: IGNACIO MARIA URIA MANTEROLA, FRANCISCO JAVIER ALEGRIA LOINAZ, JAVIER OLEAGA ARONDO, MARCELO OTAMENDI EGIGUREN, JUAN MARIA TORREALDAI NAVEA, JOSE MARIA AUZMENDI LARRARTE y PEDRO ZUBIRIA CAMINO, haciendose públicos todos los actos del proceso, el cual se comunicará al Ministerio Fiscal con las piezas de convicción, si las hubiere, para que califique por escrito los hechos en término de CINCO DIAS, quedando le Rollo de Sala y piezas de manifiesto en la Secretaría.

Así, por este nuestro Auto, lo dictamos, mandamos y firmamos.

Horiek dira horiek arrazoiak!

2007-03-08

Sindromea

Zer ondo abokatua! Bai zorrotz! A ze lana egiten ari diren! Komentario horiek izan dira nagusi 18/98 auziko epaiketa aretoan, defentsako abokatuak argudioari argudio aritu direnean. Asteak aurrera egin ahala, beste komentario bat gaineratu zaie aurrekoei: Bai luze! Astelehen goizean hasi ziren, goiz eta arratsalde aritu dira egunero, eta dagoeneko argi dago ostiral arratsaldean ez dutela bukatuko. Lehengo eguneko kronikaren tituluan ere ez nuen asmatu: ez zen azken astelehena.

Baina, abokatuen hitzaldi garizuma baino luzeagoak gorabehera, satisfakzioa da nagusi auzipetuen artean egunotan. Lana zorrotz egiten ari direla abokatuak, alegia. Argudiorik gabe uzten ari direla fiskala. Xehetasunik txikiena kontuan hartuta, akusazioa txiki-txiki eginda utzi dutela. Epaile inpartzialik balego, etxera lasai joan ahal izango luketela. Irabazita legokeela.

Epaiketa bukaeratan ohikoa omen da aldarte hau, eta izena ere baduela kontatu zuen batek, auzi-saioetako atsedenaldi batean: “Ostiaren aurreko sindromea”. Gazteleraz esan zuen: “El sindrome prehostia”.

2007-02-07

Permalink 18/98 epaiketa, 122 hitz  

Gora jaitsi

Lagunartean behin baino gehiagotan atera izan dugu eztabaida semantikoa: behera igo al daiteke? posible al da gora jaistea? Oraindik kitatu gabeko eztabaida honekin akordatu naiz, 18/98 auzian fiskalak egindako eskaerari buruzko albisteari hedabide gehienek zer titulu eman dioten ikusi dudanean: guk ez bezala, zigor eskaerak erdira jaitsi egin dituela nabarmendu dute ia denek.

Egia berdaderoa da, behin-behineko eskaeren konparazioan, atzo proposatutako zigorrak txikiagoak direla, jaitsi egin dituela fiskalak zigor eskaerak. Baina Joxemi Zumalabe Fundazioko aktibista arriskutsuek 7 urte giltzapean egin dezatela eskatzea, ezker abertzaleko egitura politikoetako militante politikoek (Xaki, Ekin) itzalean 9 urte pasa ditzatela proposatzea eta egunkari bateko enpresa argitaratzailean arduradun edo laguntzaile izan zirenentzat 11, 13 eta 19 urteko kartzelaldiak eskatzea zigorrak jaistea baldin bada (eta hala da), hori ez al da gora, oso gora, jaistea?

2006-12-15

Permalink Auzitegi Nazionala, 163 hitz  

Aupa Botin

Eztabaida juridiko-prozesal batek erabaki dezake Egunkaria auziari buruz azkenean epaiketa egingo den edo ez, Iñigo Iruin eta Joxe Mari Elosua abokatuek gaurko prentsaurrekoan azaldu dutenez. Abokatuen interpretazioaren arabera, Judiziamendu Kriminaleko legeak akusazio partikularrari ematen dio epaiketa egitea eskatzeko aukera, baina herri akusazioari, ez. AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak herri akusazio dira, ez akusazio partikular. Baina interpretazio zuzena hori dela uste duten arren, praktikan hainbat auzitegik bestela jokatu izan dutela ohartarazi dute.

Kontua da Auzitegi Nazionalean dagoeneko eztabaida horretan sartuta daudela, arazoa beste auzi batean dagoeneko planteatu delako: Emilio Botin bankariaren kasua. Fiskalak epaiketarik ez egitea proposatu du, herri akusazioak egitea eskatu du —ADIC, Asociacion para la Defensa del Inversor y los Clientes—, eta Botinen defentsak argudiatu du ADICek ez duela horretarako aukerarik, herri akusazioa denez, ez akusazio partikularra. Botinen auzia aurreratuago dagoenez, oso litekeena da ADICi buruzko erabakia lehenago hartzea, eta erabaki horrek eragin zuzen-zuzena izatea Egunkaria auzian AVTri buruz hartu beharrekoan.

Emilio Botinen abokatu taldea guretzako lanean ari dela, alegia.

2006-12-14

Permalink Auzitegi Nazionala, 250 hitz  

Barkatu eragozpenak

Oraintxe irakurri ditut fiskalaren idatziaren 26 orrialdeak. Harrigarria benetan. Auzipetuek, euren abokatuek eta Egunkariaren itxiera salatu genuen guztiok lau urteotan eman ditugun argudioak bere egin ditu, orain, Estatuaren ordezkariak, lau urtez kontrako argudioei eutsi ondoren. Arrazoi genuela, ez zegoela Egunkaria zertan itxi eta desegin, ez zegoela zertan inor atxilotu, torturatu, espetxeratu. "Barkatu eragozpenak, dena huts egite bat izan da" esango balu bezala.

Fiskalaren argudioen laburpena emango dugu noski biharko egunkarian, baina hona aurrerapen bat, jatorrizko hizkuntzan:

"Iniciado el procedimiento y desarrollada la investigación durante varios años, no se encuentra documento alguno de fecha posterior que sostenga las conclusiones incriminatorias del procesamiento, lo cual, ya de por sí, habla de la dificultad probatoria de sostener que el periódico Egunkaria a lo largo de los diez años de publicación habría sido un artificio legal para lograr el cumplimiento de los fines de una banda terrorista como ETA y que, sin embargo, no se haya encontrado documento alguno que lo refleje o se describa una línea editorial que lo atestigüe".

"La pregunta es evidente pues, si Egunkaria no es instrumento de financiación o de blanqueo de fondos provenientes del terrorismo, ni el periódico da un apoyo expreso o tácito al terrorismo de ETA, ni se fomenta ni se legitima la violencia ¿de que le sirve o le sirvió a los fines de ETA la actividad del diario Egunkaria?"

"No parece, ni por asomo, que se hayan llevado a cabo actos del tipo exigido".

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

| Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!