Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Atala: konponbiderako prozesua

2007-06-25

Patologia

Ordu eta erdiko solasaldi luzean, beste ezer baino lehenago esan zidan Alec Reidek bere ustez euskal auzia konpontzea Irlandakoa konpontzea baino zailagoa dela, zergatik eta Espainiako Estatuak ez duelako inolaz ere inorentzat onartzen sezesiorako aukera, “ingelesei” bost axola zaienean Ipar Irlanda Erresuma Batutik bereizi edo ez.

Arazoari urrutitik begiratzeak funtsa argiago ikusten laguntzen duela ematen du, elkarrizketa hau egin baino bi aste lehenago The Economist aldizkari britainiarrak ideia berbera azpimarratu baitzuen, gure artean ia oharkapean pasa den editoralean. Besteak beste, “Espainiako gobernu guztiak” Euskal Herria-edo inoiz Espainiako Estatutik bereizteko aukerari buruz “patologikoki aurkakoak” direla dio editorialistak.

There are, however, two other differences with Northern Ireland that the politicians in Madrid should reflect upon and learn from. One is that British governments seem less exercised about any threat that a part of their country might one day break away. If a clear majority in Northern Ireland—or in Scotland, for that matter—voted for independence, most politicians in London would accept the result. In contrast, all governments in Madrid remain pathologically hostile to any such idea anywhere in Spain.

Ez da Alec Reidekin ados dagoen editorialista britaniar bakarra. ETAk su-etena eman zuenean The Financial Times-ek atera zuen editorialaren bukaeran ere ideia bera zetorren!

Mr Zapatero cannot constitutionally offer a democratic route to Basque secession, moreover, in the way that Tony Blair could hold out to Irish republicans the eventual prospect of an Ireland united by democratic consent.
The most plausible way forward is through expanded powers of self-government that would probably satisfy most Basques. Those who will only be satisfied by independence must have the right to pursue it - but only by peaceful and democratic means.

(Goiko argazkia, Alec Reiden begiak, Jon Urbe Argazki Press-eko argazkilariarena da)

2007-06-22

BBCren galderak

Ikusi duzue Stephen Sackur kazetariaren eta Pernando Barrenaren arteko elkarrizketa-eztabaida? Oso gogor aritu zitzaion BBC World-eko kazetaria, Hard Talk saioan seguruenik ohikoa den tonuan, galdezka: ETAko beso armatuko kide izatea, su-etena haustea erabakitzea, indarkeria erabiltzeari uko ez egitea eta Irlandako esperientziatik ezer ez ikastea leporatu zion, besteak beste. Baina Barrena ez zen kikildu: Espainiako stablishmentarekin lerrokatzea, Espainiako Gobernuaren bertsioa besterik ez sinestea eta oso gaizki informatua egotea egotzi zion, besteak beste, kazetariari. Merezi du, ingelesa ulertzeko —edo ulertzen saiatzeko— gai izanez gero. 23 minutu dira. Hemen duzue.

Bitxikeria bat: Barrenak ingelesez Belfasteko doinuan egiten duela iruditu zait.

Eta komentario bat, kazetaritzaz: ez ditut atsegin hain elkarrizketa erasokorrak, baina zer pentsatua ematen didate guk oro har egin ohi ditugun elkarrizketen moldeaz, tonu akaso biguinegiaz.

2007-06-21

Zertaz?

Juan Jose Ibarretxek berriro atera du herri galdeketaren gaia: hitzari eutsiko diola eta legealdi honetan egingo duela. Ez dakit dagoeneko inork sinesten dion, berak ere sinesten ote duen. Baina zalantza xume bat: inoiz argitu al du herri galdeketa zertaz egin nahi duen? Ezezkoan nago.

2007-06-14

Bilera IRArekin

Hara zer kontatzen duen Gerry Adamsek, Hope and History: Making Peace In Ireland liburuan, IRAk 1996an lehenengo su-etena hautsi eta berehala egindakoaz.

22. atalaren bukaeran:

The same day [Canary Wharf-eko atentatuaren eguna] Major and Bruton met, John Hume and I met also. We then travelled to meet representatives of the IRA leadership.

23. atalaren hasieran:

During the meeting with a seven-strong IRA delegation, we heard the news that the governments had set a date for all-party talks. The meeting lasted several hours. John Hume and I had prepared our arguments, as had the IRA. All of the IRA volunteers spoke, although their contribution was led mostly by two people. John was on form. He was articulate, focused and persuasive. Both of us acknowledged the difficulties and bad faith created by the British, but we also put a strong case for the restoration of the IRA cessation.

(...) As one of the IRA delegation said: "We sued for peace, the British wanted war. If that's what they want, we will give them another twenty-five years of war!". But the meeting had its positive moments, as well. The most important of these was when we were told the IRA leadership was prepared to restore the cessation if a viable alternative could be produced.

Laburpena: su-etenaren hausturaren ondoren Gerry Adams eta John Hume, elkarrekin, IRAko buruzagitzarekin bildu ziren, su-etena berriro indarrean jartzeko eskatzeko. IRAk bakearen alde egin zuela baina britainiarrek gerra aukeratu zutela erantzun zieten IRAkoek. "Gerra nahi badute, beste 25 urteko gerra emango diegu!". Baina "alternatiba bideragarria" gorpuztuz gero su-etena berriro emateko prest zegoela ere adierazi zien IRAko buruzagitzak. Bilera hark, jakina denez, ez zuen berehalako emaitzarik izan, urtebete baino gehiago joan baitzen IRAk berriro su-etena eman arte.

Jakina Gerry Adamsek bere liburuan dena ez duela kontatu, bilera aitortu hark bere horretan ezer askorik ez duela adierazten, eta aitortu gabeko beste hamaika bilera sekretu ere izango zirela tartean. Har ezazue, nahi baduzue, anekdota huts gisa. Gurean, gainera, Gerry Adams kartzelan da eta John Humeri honez gero bizkartzainak jarri dizkiote.

2007-06-05

187.000

Euskal Herritik kanpo harrapatu nau zoritxarreko berriak. Hauxe besterik ez, itzuli bitartean, urrutiko ziberkafe honetatik.

1- "Prozesuaren alde" eskatu du botoa ezker abertzaleak, kanpaina osoan, ANVrentzat. "Prozesua herritarren babesarekin hornitzeko".
2- 187.000 botoak ezker abertzaleak "prozesuaren alde" egindako lanaren saria zirela esan zuten ezker abertzaleko buruzagiek hauteskunde ostean.
3- Botoak "prozesuaren alde" bildu eta bost egunera, prozesua hautsia dagoela eta ibilbiderik ez duela esan zuen ezker abertzaleko talde negoziatzaileak.
4- Prozesurako baldintzarik ez dagoelako su-etena hautsi du ETAk.

Jakin nahiko nuke, ANVren 187.000 boz emaileen artean, zenbatek daukaten adarra jo diotelako sentipen amorragarria.

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

| Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!