Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Atala: irratitik bueltan

2007-01-29

Permalink irratitik bueltan, 89 hitz  

Garaiz daude

Halaxe bururatu zait, eta halaxe bota dut, gaur goizean irratian: gaurko manifestazioko leloa osatu egin beharko litzatekeela esan dut, Ibarretxeren auzipetzea gure esparru juridiko-politikoaren arazo estrukturalaren ondorio dela argudiatu ondoren. Alegia: Alderdien Legea Espainia Gorteek onartu zuten (Eusko Legebiltzarreko gehiengoa kontra dago), eta Espainiako botere judizialeko gehiengoen arabera (PP, oraindik) osatutako auzitegiek aplikatzen dute lege hori (eta beste batzuk) Euskal Herrian. Horrelako joko arauekin bakarrik da posible euskal alderdi politiko bat legez kanporatzea, hedabideak ixtea, lehendakariak auzipetzea...

Lelo proposamena, beraz: "Gure erakundeen alde, marko politiko honen kontra".

Garaiz daude.

2007-01-15

Permalink irratitik bueltan, 421 hitz  

Zapateroren elkarrizketa

Zapaterori El Pais-ek egindako elkarrizketa komentatzekoak ginen gaur goizean irratian, Euskadi Irratiko Goiz Kronikan, baina manifestazio eta abarrekin joan zaigu denbora, eta azpimarratu nahi nuena azpimarratu gabe gelditu naiz.

Ez dut ondoriorik aterako. Ez dakit zer esan nahi duen. Baina Zapaterok uko egiten dio elkarrizketaren bidea betirako bukatu dela esateari. El Pais-eko zuzendariak aldez eta moldez egin dio galdera bera, baina ez du lortu nahi zuena.

P. "Nunca volveré a negociar con ETA" [Rubalcabak esana]. ¿Puede asumir esa formulación?

R. Hoy es un debate que no tiene sentido. (…) Hoy hay que hablar del mañana, del mañana inmediato. (…).

P. (…) The New York Times afirmó, tras una entrevista con Rubalcaba, que el Gobierno nunca volvería a negociar con ETA. "Never again", en inglés.

R. (…) Comprendo la insistencia, pero no es éste el momento de hablar del futuro. De verdad. Y creo que en la lucha antiterrorista hay cosas que debe uno tener muy claras. Y una de ellas es no anticipar nada que pueda beneficiar a los violentos. (…).

P. Permítame que complete esa frase que usted ha comenzado. "Creo que es posible acabar con la violencia..." exclusivamente por métodos policiales.

R. Métodos policiales y en general, los instrumentos de una democracia. (…) Exige no sólo lo que es la fortaleza del Estado de derecho, sino que también exige la política.

P. En una entrevista con este periódico el 25 de marzo pasado, apenas tres días después de la declaración del alto el fuego, usted contestó lo siguiente a una pregunta sobre cómo se reconstruyó el proceso de paz en Irlanda del Norte después de que el IRA atentase en Londres y causara precisamente dos muertos: "Se reconstruyó porque hubo siempre un hilo de comunicación [...]. Ésa es la reflexión que nos han trasladado. Siempre se mantuvo un hilo de comunicación y de mínima confianza". ¿Sostiene aún esa idea? ¿Eso es aplicable al caso español?

R. Al día de hoy, no. Al día de hoy, no. No, porque el atentado ha sido una opción muy grave. Al día de hoy, no. No hay ninguna expectativa. (…) Yo tomé buena nota de las informaciones y de la experiencia de Tony Blair. Una parte me la quedo para mí, para el futuro.

P. Está descartado, por tanto, que puedan participar en las elecciones municipales del 29 de mayo...

R. No se me alcanza cómo, no. Está en sus manos, está en sus manos. (…)

2006-11-20

Permalink irratitik bueltan, 161 hitz  

Organoa

Nafarroaren eta EAEren arteko lankideza organoarekin Batasuna konformatuko ote den galdetu dit Manu Etxezortuk, gaur goizeko irratsaioan, alderdien arteko elkarrizketatan arazo zailena lurraldetasunarena dela aipatu dugunean. Ihes egin diot galderari, erantzun argirik ez bainuen, prozesuak gardentasunik ez duela, eztabaidatzen ari diren edukiez ezer gutxi dakigula eta abar esanda.

Baina asko ari dira aipatzen aspaldian lankidetza organoarena, asmakizun hutsa izateko (El Pais eta Diario Vasco, esate batera, aste honetan). Informazio horien arabera, Javier Otano Nafarroako lehendakari zenean hitzartutako organoaren parekoa nahi lukete PSOEk eta EAJk (gobernuen artekoa, arlo jakin batzuetan politika komunak egiteko), baina organo legegilea izatea nahi luke Batasunak (Garaikoetxeak aspaldi proposatutako dietaren parekoa, beraz?).

Sokatiraren erdian gaude orain eta ezin ziur jakin zertan diren negoziazioak. Baina, duela urte gutxi harrigarria egingo litzaidakeen arren, dagoeneko ez naiz harrituko lurraldetasunaren irtenbidearen osagai nagusia lankidetza organoa baldin bada azkenean. Batasuneko Mahai Nazionaleko kide batek euroeskualdearen potentzialitateaz hitz egin zidanetik, beste begi batzuekin begiratzen diot lurraldetasunaren arazoari, oraindik ere irtenbide zailekoa iruditzen zaidan arren.

2006-11-06

Permalink irratitik bueltan, 154 hitz  

Anoeta hil?

ETAk Zutabe-n esaten duena Anoetako proposamenarekin kontraesanean dagoen edo ez eztabaidan jardun dugu goizean irratian, Joseba Arruti Deia-ko adiskidearen esaldi borobiletik abiatuta: “Anoetako proposamena hilda dago”.

Ados nago ETA alderdien arteko elkarrizketa politikoetan zertaz, nola eta noiz hitz egin behar duten esaten ibiltzeak desitxuratu egiten duela Anoetako proposamenak egin zuen bereizketa: alegia, elkarrizketa politikoak alderdien kontua dira, eta ETAri eta Espainiako Gobernuari arazo “teknikoak” konpontzea dagokie. Joan den abuztuan ere egin nuen honetaz gogoeta, ETAren agiriaren harira. Baina, funtsean, bereizketa garrantzitsu horrek indarrean dirau: ETAk normalizazio politikoari buruzko elkarrizketa politikoetatik kanpo jarraitzen du, eta jarraitu behar du.

Dena den, gauza bat da bi negoziazioguneen bereizketak indarrean jarraitzea, eta oso bestelako kontua bi karril horiek batak bestearekin zerikusirik ez dutela pentsatzea, modu independentean aurrera egingo dutela sinestea. Benetan uste dut, irratian esan dudan bezala, alde guztiak jabetzen direla horretaz (Espainiako Gobernua inor baino nabarmenago), batzuek aitortuko ez duten arren.

Errealismo politikoa da hori ere, pragmatismoa.

2006-10-30

Permalink irratitik bueltan, 292 hitz  

Zarauzko zerrenda

Arazo teknikoengatik ohi baino laburrago egin dugu politikari buruzko saioa gaur goizean Euskadi Irratiko Goiz Kronikan, eta aipatzekoak ginen gaietako bat ukitu gabe utzi dugu azkenean, nire herriko gaia hain zuzen: Zarauzko Arranon EAJko eta EAko zinegotziei buruzko informazioarekin Guardia Zibilak atzeman omen zituen paperak.

Gertaera bere neurrira ekartzeko ahalegina egiteko asmoa besterik ez nuen. EA-EAJko alkate eta zinegotzien eta bost udaltzainen zerrenda omen da. Batzuen kasuan helbideak besterik ez daude. Beste batzuetan —ilegalizazioaren ondorioz ezker abertzaleak hartu ezin izan zituen hiru zinegotzi postuak hartu zituzten hautetsien kasuan, adibidez— telefonoak ere agertzen dira. Kotxe matrikula batzuk ere bai, eta kasuren batean autoa non aparkatzeko ohitura duen. Eta beste kasu batean, sarri nora joateko ohitura duen.

Informazioaren nolakoagatik, datu bilketa joan den urtearen bukaerakoa dela ondorioztatu dute zinegotziek, datuetako batzuk zaharrak direlako, iazko Gabonak bitartekoak. ETAren su-etenaren aurreko kontua ematen du, beraz. Itxura guztien arabera, ilegalizazioaren ondorioz ezker abertzaleak hartu gabeko hiru zinegotzi postuen auziarekin du zerikusia gertaerak —EA-EAJk hartu zituen hiruak—, jakina denez, beste herri askotan bezala plataforma baliogabetuek presio gogorra egin baitiete zinegotzi horiei —eta beren alderdikideei— karguak utz ditzaten.

EA-EAJko gobernu taldeak Guardia Zibilaren aurkikuntzaren berri izan zuenean, gaiari publizitaterik ez ematea erabaki zuen, nonbait. Baina beste norbaitek —Guardia Zibilak edo— hedabideei filtratu zien eta, hauek alkateari deika hasi, informazioa konfirmatzea eskatzeko. Albistea plazaratzera zihoala ikustean erabaki zuten Bozeramaile Batzordea deitzea, eta ohar baten bidez ematea informazio "kontrolatuagoa". Eta oposizioaren proposamenez (PP edo PSE-EE, pentsatzen dut), elkarretaratzea deitu dute.

Zerbait azpimarratzekotan, datu bilketa joan den urte bukaerakoa dela azpimarratuko nuke, ETAren su-etenaren mugarriaren aurrekoa alegia. Eta, inoren matrikulak eta ohiturak apuntatzen ibiltzeari larritasunik kendu gabe (zer demontretarako?), auziari benetan merezi duen neurria ematea komeniko litzatekeela, Nimeseko arma lapurretarekin parekatzen (Lopez) edo prozesua horrelako kontuek blokeatzen dutela esaten ibili gabe (Imaz).

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

| Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!