Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Atala: elkarrizketen harira

2007-10-10

Permalink elkarrizketen harira, 842 hitz  

Ortziren gogoetak

Ibarretxeren proposamenari buruz atzo argitaratu genituen sei iritzien artean bost bere horretan eta osorik argitaratu genituen, baina Paco Letamendia Ortzi-ren erantzunak osorik kabitzen ez, eta laburtu egin genituen, gazteleratik euskarara itzultzeaz gain. ETAren atentatuaren aurretik emandako erantzunak dira, baina ondoren ere interesa dutelakoan nago, besteak beste ETAri buruzko egiten dituen gogotengatik, hirugarren erantzunean. Hara, bere horretan, bertsio orijinalean.

1. Egingarria iruditzen zaizu Ibarretxek proposatu duen bidea? Zein izan daitezke zailtasun nagusiak?

1-Yo diría que es deseable más que factible. La propuesta se formula cuando el proceso negociador, en el formato abierto por la Declaración de Anoeta de la izquierda abertzale y por la declaración en el Congreso español de Zapatero, se da  por concluído por todas las partes. Es legítimo y explicable que Ibarretxe ponga a prueba ahora la viabilidad de su plan, a través de una consulta previa a la ciudadanía de la Comunidad Autónoma en dos fases: consulta sobre la consulta y consulta sobre un acuerdo definitivo.Las dificultades son de todos conocidas: rechazo anunciado del Gobierno español a la misma, en un momento ademas en al que el partido en el gobierno ha hecho del uso de la máxima brutalidad en todo lo que tenga que ver con el tema vasco -expulsión de Nafarroa Bai del gobierno de Navarra, estado de sitio contra Batasuna y la izquierda abertzale- una baza electoral ante los comicios de marzo del 2008. Hay que sumar a ello la lógica actitud reactiva de Batasuna, que cubrirá  previsiblemente el espíritu de la Declaración de Anoeta bajo  sus proclamas actuales sobre una independencia sin matices; y la ausencia de unanimidad sobre la conveniencia de la consulta dentro del propio partido de Ibarretxe, cuya facción disidente va a recibir el máximo apoyo político y mediático de los partidos y medios del Estado. Naturalmente, la otra gran dificultad es la cuestión de la territorialidad, sobre la que Ibarretxe no se puede pronunciar, pues es el Lehendakari de una de las tres partes administrativas de Euskalherria

2. Gatazka politikoaren konponbiderako atea ireki dezake ibilbide orri horrek?

2-Todo depende de cómo evolucionen las tres partes implicadas en el conflicto.Si somos coherentes, los abertzales  vascos partidarios de la transversalidad entre nacionalistas vascos y nacionalistas españoles (y yo lo he sido, pues todo proceso real de resolución de conflictos ha sido siempre transversal, entre negros y blancos en Africa del Sur, entre republicanos y unionistas en Irlanda del Norte, y porque ese era e lespíritu de Anoeta), tenemos ahora que dejar de serlo, al menos  provisionalmente. La transversalidad supone siempre concesiones entre las partes, y el nacionalismo español no muestra ahora en ninguna de  sus expresiones la más mínima voluntad de concesión.  Se impone ahora la vuelta a una nuevo Lizarra, pero a un Lizarra con contenidos políticos, con un programa de soberanía acordado por todas las fuerzas nacionalistas junto con Ezker Batua, las cuales, no lo olvidemos, son mayoría absoluta en uno de los territorios, el máss poblado, programa para el que existen ya elementos sólidos: el Preámbulo del Plan Ibarretxe, las Declaración del Anaitasuna...Después, y desde una situación de fuerza, es el momento de conseguir la transversalidad entre los que son y los que no son nacionalistas vascos, y de negociar el acuerdo de todos con todos, un acuerdo que tendrá que ser forzosamente complejo  política y territorialmente en las distintas partes de Euskalherria.

3. Zure ustez, zer bide hartuko du estrategia honek? Estatuarekiko konfrontazioa, alde guztien arteko akordio zabala...?

3-En las coordenadas actuales, la confrontación con el Estado está servida. Naturalmente, todo puede cambiar, a nivel de la opinión pública vasca, internacional, e incluso del Estado, según de qué tipo de confrontación se trate. Si la confrontación tiene su aspecto más visible en una lucha armada con la que sólo puede identificarse una pequeña parte de la población vasca, y que además, como se está viendo, es más el discurso de una lucha armada que una lucha armada real, no hay nada que hacer.Se trata de acumular fuerzas en el terreno de la confrontación estrictamente civil, con el apoyo de grandes mayorías implicadas en un territorio, con el indudable efecto de irradiación hacia los dos territorios restantes si se llegara a un programa conjunto; una confrontación que tiene que tener in mente conseguir el acuerdo final de todos con todos. Ello pasa por pedirle a la organización armada que tome una decisión desgarradora, cuando por parte del Estado no se abre ninguna puerta para resolver el tema de los presos y exiliados, como no sea aumentar el número de los mismos. Pero es que incluso para conseguir a medio plazo ese objetivo la solución -en mi opinión- es hacer desaparecer toda forma de confrontación que no sea la civil.

2007-10-09

Permalink elkarrizketen harira, 119 hitz  

Loiola bis

Joseba Egibarri joan den astean elkarrizketa egin ondoren (igandean argitaratua), eta gaur Euskadi Irratian egin diotena entzun ondoren, Ibarretxek Zapaterorekin akordioa lortzeko esperantza harrigarria agertzen duela iruditu zait, eta esperantza horretarako argudio nagusia Loiolako elkarrizketan aurreratutakoa duela.

Loiolakoari buruz propio galdetu aurretik, hiruzpalau aldiz esan zidan han aurreratutakoa baliagarria izan zitekeela, hemendik aurrerako elkarrizketatan. Alegia: PSE-EEk Loiolan erabaki eskubidearen gainean onartzera iritsi zena onartzeko prest al dago Zapatero? (ez orain, hauteskundeen ondoren baizik). Onartuko balu, akordioa egina dago (horrela esanda, ez du horren zaila ematen).

Negoziazioaren eskema, jakina, beste bat litzateke (bi hankekoa), eta negoziatzaileak ere beste batzuk liratete. Egiguren/Lopezen ordez, Zapatero. Eta Imazen ordez, Ibarretxe. Eta ados jarriz gero, hirugarren hankari (nori?) aurkeztu: edo hartu, edo utzi.

2007-10-01

Permalink elkarrizketen harira, 77 hitz  

Elkoro, osorik

Atzerapen handi samarrarekin bada ere, Jose Luis Elkorori egindako elkarrizketa osorik irakurtzeko moduan jarri dugu hemen. Duela hamabost egun Igandea gehigarrian argitaratutako laburpenaren bertsio osoa da.

Papereko bi orrialdeetan kabitu ez ziren kontu asko dituzue irakurgai bertsio digitalean: haurtzaroko eta gaztaroko kontuak, alkateen mugimenduaren sorrerari buruzkoak, Suarezekin izandako bilera, Tejero Bergarako udaletxera joan zitzaionekoa, Ajuriagerrarekin izandako ikamika, amnistia zela eta "miliekin" eta "polimiliekin" Monzonen etxean egindako bilera, Josu Muguruzaren hilketaren testigantza eta, bukatzeko, egoera politikoari buruzko gogoetak.

2007-09-17

Permalink elkarrizketen harira, 130 hitz  

Elkororen sekretua

- Batxilergoa Gasteizen. Gero?
- (...) Sei hilabete egon nintzen Loiolan, jesuitetan, probatzen.
- Jesuita? Ez nekien…
- Hori ez daki inork.
- Hori da orduan gaurko esklusiba.
- Baina ez atera letra handiekin...

Jose Luis Elkororekin izandako elkarrizketaren pasarte txiki bat da, Igandea gehigarrian papereko edizioan kabitu ez zaidan pasarte ugarietako bat. Elkarrizketa osoa (luze samarra) edizio digitaleko elkarrizketen atalean sartuko dugu, baina ez dakit noiz. Ea aste honetan.

Papereko bertsioan esaten dituenen artean, niretzat berriak diren zenbait kontu esaten ditu Elkorok, baina baliteke nire ezjakintasunagatik izatea, eta kontu horiek Elkorok berak edo besteren batek lehendik kontatuta edo argitaratuta egotea. Jakina al zen, adibidez, HBko fronte negoziatzailekoek (Elkorok eta) Jaime Mayor Orejarekin bitartekarien bidez harremanak izan zituztela Aznaratoaren lehen urteetan eta Mayor Orejak ETAk zer nahi zuen argitzeko eskatu ziela?

Argazki Press-eko Jagoba Manterolarena da argazkia.

2007-06-25

Patologia

Ordu eta erdiko solasaldi luzean, beste ezer baino lehenago esan zidan Alec Reidek bere ustez euskal auzia konpontzea Irlandakoa konpontzea baino zailagoa dela, zergatik eta Espainiako Estatuak ez duelako inolaz ere inorentzat onartzen sezesiorako aukera, “ingelesei” bost axola zaienean Ipar Irlanda Erresuma Batutik bereizi edo ez.

Arazoari urrutitik begiratzeak funtsa argiago ikusten laguntzen duela ematen du, elkarrizketa hau egin baino bi aste lehenago The Economist aldizkari britainiarrak ideia berbera azpimarratu baitzuen, gure artean ia oharkapean pasa den editoralean. Besteak beste, “Espainiako gobernu guztiak” Euskal Herria-edo inoiz Espainiako Estatutik bereizteko aukerari buruz “patologikoki aurkakoak” direla dio editorialistak.

There are, however, two other differences with Northern Ireland that the politicians in Madrid should reflect upon and learn from. One is that British governments seem less exercised about any threat that a part of their country might one day break away. If a clear majority in Northern Ireland—or in Scotland, for that matter—voted for independence, most politicians in London would accept the result. In contrast, all governments in Madrid remain pathologically hostile to any such idea anywhere in Spain.

Ez da Alec Reidekin ados dagoen editorialista britaniar bakarra. ETAk su-etena eman zuenean The Financial Times-ek atera zuen editorialaren bukaeran ere ideia bera zetorren!

Mr Zapatero cannot constitutionally offer a democratic route to Basque secession, moreover, in the way that Tony Blair could hold out to Irish republicans the eventual prospect of an Ireland united by democratic consent.
The most plausible way forward is through expanded powers of self-government that would probably satisfy most Basques. Those who will only be satisfied by independence must have the right to pursue it - but only by peaceful and democratic means.

(Goiko argazkia, Alec Reiden begiak, Jon Urbe Argazki Press-eko argazkilariarena da)

:: Hurrengo orrialdea >>

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

| Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!