Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Aingura hori

2013-01-06

Aingura hori

Ezkutatzea erabaki dute Xabier Lujanbiok, Maitane Linazasorok eta Arkaitz Anzak. Errenteriako beste bi gazteri bezala, sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak Segiko kide izatea leporatuta, baina uko egin diote hurrengo urteak giltzapean egiteari. «Erabaki dugu ezkutatzea», dio Lujanbiok kamerari begira, sarean zabaldu berri duten bideoan. Hiru urte baino gehiago ETAk azken atentatuak egin zituenetik, hamalau hilabete eta erdi armak betirako utzi zituenetik, eta gazteak sasirako bidean.

Aldebakartasunaren prezioa da. Estatuek ezin izan dute eragotzi alde bateko erabakiek baldintza politiko berriak sortzea eta euskal eragileek jokaleku politiko berria izatea. Sorturi lekua egiteko Batasuna desegitea izan da, bide horretan, azken albistea. Arnaldo Otegik Argien Aroa liburuan dioen bezala, Loiolako prozesuaren osteko garaian ezker abertzalea ez zegoen amildegiaren ertzean, baizik eta amildegian behera erortzen; aldebakarreko pausoek baino ezin zuten amildegi hartatik atera, eta atera zen, ondo atera ere. Aldebakartasunak badu, ordea, ifrentzua. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du su-etenik ere iragarri eta Espainiako eta Frantziako gobernuek gerra garaiko politikei eusten diete. Kartzelek beteta eta presoek sakabanatuta jarraitzen dute. Giltzak beste aldean daude. Zer egin?

Iazkoa kolosala izan zen eta aurtengoa ere hala izateko bidean da. Espetxe politika hau bakearekin bateraezina dela pentsatzen du euskal gizartearen gehiengo handiak eta espetxe politika aldatzeko eskatuko du urtarrilaren 12an Bilboko kaleak beteko dituen jendetzak: euskal presoak Euskal Herriratzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta zigorren luzatzeak eteteko. Eskaerokin bat egiten duten guztiak ez dira, ordea, han izango. EAJ, adibidez. Aldarrikapen horiek alde egiteko «bide propioak» dituela argudiatu du Koldo Mediavillaren ahotik eta, horren seinale, joan den uztailean Iñigo Urkulluk Mariano Raxoiri proposamen idatzi bat eman ziola gogorarazi du. Gehiago ere egingo ahal zuen.

Gehiago ere egin baitezake Urkulluk, baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren iritziz ere, joan den asteburuan plazaratutako agirian azaldu zuenez: «Lehendakari berriak, ordezkatzen duen Euskal Herriaren nahi eta eskaerei positiboki erantzuteko erronka du, gatazkaren konponbidean herritarren interesen alde erabakitasunez ekiteko. Orain aukera ezin hobea du sakabanaketa amaitarazi, espetxe politika aldarazi eta prozesua indartzeko. Hautua egin, herritarren mandatu eta babesarekin Frantzia zein Espainiako gobernuei aurre egiteko». Adierazgarria, edukia ez ezik, tonua ere.

Twitterren noizbait irakurria etorri zait gogora: Espainiako eta Frantziako gobernuek uko egiten badiote negoziatzeari, negozia dezala Eusko Jaurlaritzak ETArekin. Gora imajinazioa. Eusko Legebiltzarra Eusko Jaurlaritzari ETArekin hitz egin dezan negoziatzeko baimena ematen imajinatzea ez da hain zaila (64 alde, 11 kontra), ezta handik aurrerako bide orri ideala asmatzea ere, Genevatik barrena, Madril eta Paris mugiarazte aldera. Ezer ez da, ordea, ideala izango. Politikoki garesti ateratzen ez zaien artean, Madrilen eta Parisen aingura botata jarraituko dute. Biak beharko dira, mobilizazio indartsuak eta lan politiko-instituzional eraginkorra, aingura jasoarazteko.

Erantzunak:

Bidaltzailea: bhj [Bisitaria]
gaur traizioan pnv ari da bere madrilgo epailen morrontzan euskaldunak autatu gabeko epailetzal
Permalink-a 2013-01-07 @ 15:29
Bidaltzailea: bhj [Bisitaria]
pnv dago audientzi nazionaleko epailen morrontzan berak hala nahi duelako, eta independentzirako trabarik handina pnv da gaur egun, eta presoak kartzelan eta iheslariak dituna pnv da
Permalink-a 2013-01-07 @ 16:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Martxoa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!