Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Bigarren minututik

2011-11-06

Bigarren minututik

Xabier Arzalluzek aspaldi kontatua. Ajuria Eneko Hitzarmenaren bileretako batean autodeterminazio eskubideaz eztabaidatzen ari ziren. Itunaren testua negoziatzen ari ziren garaian izango zen, akaso. 1980ko hamarkadaren bukaera, beraz. Carlos Garaikoetxea Eusko Alkartasunaren izenean esan eta esan ari zen, Arzalluzen arabera, hemen independentzia defendi daitekeela, baina ezin daitekeela lortu. Eztabaida blokeatu egin zen nonbait eta, zerbaiten kontsulta egin behar zuelako-edo, Ramon Jauregi PSE-PSOEko ordezkaria gelatik irten zen, telefonora. «Madrilekin» hitz egitera, Arzalluzen susmoaren arabera. Hariaren beste aldean nor zegoen ez zekien EAJko buruzagiak, baina elkarrizketaren bukaeran Jauregik zer esan zion entzun egin zuen: «Horixe besterik ez genuen behar: azkenean eman behar dieguna, orain ematea».

Ez ditugu ondorioak errazegi aterako. Arzalluzen kontakizunak ez baitu esan nahi Jauregi ministro eta hautagaiak, gaur egun, bere kabutan onartuta duenik «azkenean» autodeterminazio eskubidea aitortu egin beharko denik —harrituko nintzateke gaur BERRIAk argitaratu duen elkarrizketan halakorik esango balu—, baizik eta buruzagi sozialistak garai hartan uste zuela autodeterminazio eskubidearen aitortu beharreko garaia iritsiko zela «azkenean»; betiere, entzundakoari buruz interpretazio zuzena egin baldin bazuen Arzalluzek. Eta akaso, Jauregik «azkenean» esan zuenean, gaur egungoari buruz ari zen, ETAk armak uzten zuen momentuari buruz. Baina urteak ez dira alferrik joan.

Ramon Jauregiren alderdikideek telefonoz elkarren artean ari direnean eta beste inork entzuten ez dietenean zer esaten duten ez dakigu, eta jendaurrean esaten dutenarekin etsi beharko. Hain zuzen ere, Jose Antonio Pastorrek gogorarazi dit Arzalluzek Jauregiri buruz kontatu ohi duen pasadizoa. Pastorrek esan du ezin dela «lehen minututik» autodeterminazio eskubideari buruz hitz egiten hasi. ETArik gabeko garai berriari buruz ari zen: «denen artean», ahalik eta adostasun zabalenak bilatuz, jokaleku politiko berria «marraztu» beharko dela jabetzen dela, baina hori presarik gabe egin behar dela.

Arrazoi. Lehen minututik autodeterminazioaz, erabaki eskubideaz edo estatus politiko berriaz hitz egiten hasi direnen arteko baikorrenek ere ez dute espero PSE-EEk eta are gutxiago PPk lehen minutuan gai horietaz hitz egiten hasteko prestasuna izatea. Baina minutuak, urteak bezala, pasatu egiten dira. Eta gatazka politikoaren funtsaz ez eztabaidatzeko aitzakia nagusia, ETAren indarkeria, desagertu egin da.

Ahaztuta daude jada ETAk jardun armatua uztearen truke Estatuko indar politiko nagusiek euskal herritarren erabakia errespetatuko zuten bermea lortzeko esperantzak eta estrategiak. Orain, indar harremanak aldatzen saiatzeko garaia da, eta pedagogia politikoa egitekoa, baita Madrilen ere.

Minutu batzuk baino zerbait gehiago joan da Francisco Letamendia Ortzi ezker abertzaleko parlamentarioak, garai hartan Euskadiko Ezkerraren izenean, Espainiako Kongresuan autodeterminazio eskubidea ia bakardade osoan defenditu zuenetik, Kongresuko mintzatokian ukabila jaso eta «Gora Euskadi Askatuta!» oihu eginez dimisioa eman zuenetik. Eta atzo zela iruditzen zaigu, baina sei urte eta erdi joan dira dagoeneko, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida Madrilgo Kongresura eramanez bi subjektu politikoen arteko talka gutxitan bezain argi agertarazi zuenetik.

Bigarren minutua azaroaren 21ean has daiteke.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Andoni Miranda [Bisitaria]
Eta Madrilen, PP + PSOE ezezko borobilean tematu ondoren. Nola egingo dugu aurrera?
Permalink-a 2011-11-07 @ 19:21
Bidaltzailea: qwp [Bisitaria]
hor instituzio indepèndentistak hemen sortu eta aurrera eta kongresura ez joan , joanez balioa ematen diozulako, bestela ezin da lortu independentzia inoiz
Permalink-a 2011-11-07 @ 23:12
Bidaltzailea: Maddi [Bisitaria]
Galdera ona Andonirena.Ibarretxerekin talka argi gelditu bazen, ezezkoa eman eta deus ez dela pasatzen ere garbi geldituko al zen?!Orain irtenbidea hortik joan daitekeela sinestaraztea... Zer uste dugu, Blair eta konpainia etorriko zaizkigula laguntzera edo? Ederra saltsa, Europa,Europa eta nazioarteko ditxosozko komunitatea...inperialistarik handienak herrien fikziozko lagun!Pako Aristik gogorarazi duen bezala, noraeza galanta!
Permalink-a 2011-11-10 @ 14:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Martxoa 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!