Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mahai jokoan

Imanol Murua Uria

Mezua: Imazen bostekoa

2005-11-25

Permalink alderdi politikoak, 104 hitz  

Imazen bostekoa

Ez dakizue ondo Imazek bostekoa nola ematen duen! Eskua goitik behera ekarriz heltzen dio zureari, estutzen dizu ondo eta, sinfalta zure izen propioa aipatuz, zer moduz zauden galdetzen dizu, benetan axola zaionaren moduan galdetu ere, eskuari gora eta behera indarrez eragiten dion bitartean.

Atzo gertatu zitzaidan, Madrilgo Ritz hotelean Europa Forumeko hitzaldiaren ondoren, baina ez ninduen ustekabean harrapatu, lehenengo aldia ere ez baitzen, eta onik atera nintzen. Nik uste gero Amatiñok ordaintzen duela: nik behintzat, Imazenaren ondoren, gogor estutu nion bostekoa prentsa arduradunari baina, gero konturatu nintzen, Amatiñok mundu guztiak bezala ematen du bostekoa, eta ez dakit ez ote nuen minez utzi…

Erantzunak:

Bidaltzailea: iturri [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/iturri
Oso garrantzitsua da bai eskua ematearena. Asko haserretzen naiz eskua zure aurrean utzi eta estutu gabe bostekoa "ematen" dutenen keinua.

Imazi nabaritzen diot nik, ez bakarrik bostekoa luzatzerakoan, ez dela naturala jendaurrean, gehiegikeritan aritzen dela.

Gustura irakurtzen ditut zure mezuak eta zure artikuluak, Murua.

Ondo blog!
Permalink-a 2005-11-26 @ 09:44
Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.tagzania.com
Eta, eskua disparatzearekin batera, ez zuen esan "Imanol!", esklamazio zuzen batean begietara begiratzen? estilo konpletoa horixe du...
Permalink-a 2005-11-27 @ 10:07
Bidaltzailea: Imanol Murua Uria [Kidea]
Ez dakit, Iturri, gehiegikeria esango niokeen. Bitxikeria, gehiago. Baina, egia osoa esanda, adeitsua eta arretatsua da batez ere Imaz, kazetariokin behintzat. Zuk egin diozun elkarrizketa argitaratuarekin konforme badago, zuzenean deituko dizu telefonoz, konforme gelditu dela esateko (mezua ere hor geldituko da, deitzen ez badizu...), eta kapaza da, lehengoan bezala, duela bi aste idatzi zenuen artikulu bat aipatzeko, interesgarria iruditu bazitzaion. Eta bai, Luix, hik esanda bezala izan huen, begietara begiratzen.
Permalink-a 2005-11-27 @ 17:30
Bidaltzailea: iturri [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/iturri
"Adeitsua eta arretatsua dela kazetariekin" diozu, Murua. Ez nuen hori imaginatzen. Poztekoa da, dena dela.

"Gehiegikeria": igual ez nuen ondo azaldu esan gura nuena, baina, ez dut gizon hau natural ikusten jendaurrean.

Aio.
Permalink-a 2005-11-29 @ 17:05
Bidaltzailea: Imanol Murua Uria [Kidea]
Tira, "arretatsua" nahikoa zen, Iturri.
Permalink-a 2005-11-29 @ 23:08

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mahai jokoan

Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!