Berria.infoko blog komunitatea

Login

Munduartea

Jose Mari Pastor

Mezua: Islandia eta gu

2006-08-26

Permalink Denetarik, 364 hitz  

Islandia eta gu

Islandiari buruzko erreportaje sorta argitaratu du asteon 'El Pais' egunkari espainiarrak, John Carlinek idatzia. Interesgarria oso, batez ere herri horri buruz ematen dituen datuak ikusita:

- NATOko herrialde bakarra da, armadarik ez duena. 13. mendean desegin zuten.

- Gastu militarrik ez duenez, AEBek II. Mundu Gerratik han duten basea izan da Islandiaren defentsa bakarra. Ezkerrak basearen kontra egin du protesta. Orain base hori kendu egingo du Washingtonek.

- Islandiak 679 polizia ditu soilik, gehien-gehienak armarik gabe. Urtean 5 hilketa baino gutxiago izaten dira.

- Presoak 118 dira. Gatibu batek gehienez 16 urte pasatzen ditu kartzelan, horixe baita krimen handienagatik ezartzen den zigorra. Euskal Herrian zenbat urte ezartzen dira kutxazain bat erretzeagatik?

- Ez dago hezkuntza edo osasun sistema pribaturik. Gastu militarrik ez dago, eta zergen diru gehien-gehiena hezkuntzari eta osasunari ematen zaie. Zerbitzu horiek hain onak dira, non sistema pribaturik ez dagoen. Inork ez du aldarrikatzen seme-alabak eskola pribatuetara eraman edo gaixoak klinika pribatuetara bidaltzeko 'eskubidea'.

- Emakumeen %90ek lanaldi osoan egiten dute behar.

- Amatasun edo aitatasun baimenagatik 9 hilabete ematen dira, %80ko soldatarekin: hiru hilabete amarentzat, hiru aitarentzat eta hiru bientzat elkarrekin. Horren ondorioz normala da lege biologikoei segitu eta seme-alabak gazte izatea, unibertsitatean bertan, esaterako.

- Etxe guztiek doan dute ur beroa, sumendiei lotutako lur azpiko bideei esker. Hemen, seguruena, negozio ederra izango zuten baten batzuek, horren kontura.

- Islandiak duela hamar urte, 1996an, legeztatu zituen homosexual eta lesbianen ezkontzak.

Harrigarriena hauxe da baina: Islandian eskuina, bai ESKUINA, agintzen ari dela, ia etengabe, herri horrek 1944. urtean Danimarkatik independentzia lortu zuenetik. Baina eskuin horrek ez du zerikusi handirik Europako edo AEBetako eskuinarekin. "Ez dut uste zergen diru ia guztia hezkuntzan eta osasunean gastatu nahi izango dutenik", esan du Thorgerdur Katrin Gunnarsdottir jarduneko lehen ministroak.

Hutsak izango dituzte Islandian, noski, baina oso gizarte kohesionatua dute. Idazleak gazteen kontzientzia zibikoa nabarmendu du, haien konpromisoa gizartearekiko. Europako beste herrialde askotako agintariak behin eta berriro eskatzen ari direna, alegia. Baina konpromiso hori jasotzeko hazia erein behar da lehenago, ezin da inposatu. Belaunaldi berrien kontzientzia eta konpromiso horiek gero etorriko dira, ondorioz, gizarteak eta administrazioak kontuan hartzen dituztela ohartzean.

"Halako eskuinarekin, zertarako ezkerra?", galdetuko dute askok. Bada, beste estatuetako eskuina berdin jokatzen has dadin, besterik ez bada. Ez da lan erraza izango, 'ezkerrak' berak, leku askotan, eskuinak aldarrikatzen dituen pribilegioak barneratu dituenean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: patxi [Bisitaria] · http://www.gaztelumendi.org
Ba gu, Joxemari Hizlandiarekin konformatu behar.

Berriak ere egin beharko lituzke horrelako erreportaiak. Munduan diren herrien berri izan dezagun, besteak beste.

Zer diñozu?
Permalink-a 2006-08-26 @ 13:31
Bidaltzailea: Gu [Bisitaria]
Ba kasualitatea izango da baina artikulu hau irakurtzen ari gara Reykjavik-eko youth hosteleko internet zerbitzuan. Islandiari bira eman diogu 15 egunetan eta hau izugarria da. Onena duda barik paisaiak (glaziareak, bolkanak) eta alde guztietan dauden bainu beroak.
Hemen gaudenez ez dugu EL Paiseko artikulu hori irakurtzeko aukerarik izan, baina esan dezakegu hemen dagoen zibismo maila eta gizarte heldutasuna ez dagoela edozein lekutan (behar bada populazio baxuagatik ehin batean, 280.000 irla osoan) baina dudarik gabe garbi somatzen da talde jarrera bat jende gehienaren aldetik. Euskaldunak bezela ixilak eta langileak, baina gu ez bezala elkarna jorratzen dakite. Eskuminak Reykjaviktik, ta bihar arte.
Permalink-a 2006-08-27 @ 00:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Munduartea

Munduartea blogak han eta hemengo gizarte eta munduen berri emango du.

Maiatza 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!