Berria.infoko blog komunitatea

Login

Kulturak

BERRIAko Kultura saila

Mezua: Euskadi sarietako parte-hartzeaz

2010-10-28

Permalink Orokorra, 288 hitz  

Euskadi sarietako parte-hartzeaz

Liburu asko edo gutxi aurkeztu dira Euskadi sarietara? Nondik begiratzen zaion. Jakin-mina piztu da horren inguruan, Ainara Gorostitzuk, Gorka Bereziartuak eta Patxi Gaztelumendik sarean idatzitakoek erakusten dutenez.

Nik bildutako datuen arabera, hona hemen hiru sailetako parte-hartze kopuruak:

Datuak:

1) Euskarazko literatura. Aurkezteko moduko liburuak: 68 (32 nobela, 8 ipuin liburu, 25 poema liburu eta 3 antzerki lan). Aurkeztuak: 23 (% 33,82).

2) Euskarazko saiakera. Aurkezteko moduko liburuak: 28. Aurkeztuak: 15 (% 53,57).

3) Euskarazko haur eta gazte literatura. Aurkezteko moduko liburuak: 79. Aurkeztuak: 29 (%36,70)

Dena den, kopuru kontuak alde batera utzita, nik uste dut finalisten zerrendek ere ematen dutela zer pentsatua. Ez finalista diren liburuak eskasak direlako, baizik eta kritikak eta irakurleek laudatutako liburu asko finalisten zerrenda horietan ageri ez direlako. Aurkeztu ote dira? Ez dakigu, eta zalantza horrek sariei indarra kentzen diela iruditzen zait, Euskadi sarien definizioa eta nortasuna kontuan hartuta, aurreko urteko uzta osotik alerik onenak bereizteko bokazioa baitute, teorikoki.

Aurkeztu diren liburuen zerrenda eskuratzen saiatu gara, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailera e-mail bat bidalita, eta hau izan da prentsa arduradunak eman digun erantzuna:

“En el dossier de prensa aparece el listado de las obras finalistas en cada modalidad. Más allá de esa información y debido al nuevo proceso de presentación de candidatos, no podemos facilitar más información al no contar con la autorización de todos los participantes”.

Eranskinak:
1) aukerakoak09 pdf-an parte hartzeko aukera zuten liburuen zerrenda duzue, aldamenean BERRIA egunkariak liburuaren berri eman zuen data ageri dela.
2) guztiak09 pdf-an iaz argitaratutako euskarazko liburuen zerrenda duzue.

Oharrak:
1) Seguru nago liburuak falta direla nire zerrendan, zaila baita argitaratzen diren guztiak jasotzea zerrendetan.
2) Saiakera arloan aurkezteko moduko liburuen zerrendan, kanpoa utzi ditut dibulgaziokotzat jo ditudan liburu asko. Horietako batzuk saiakeratzat jotzeko modukoak izan daitezke, eta oso litekeena, hain zuzen ere, nik saiakeratzat jo ez ditudan horietako batzuk euskarazko saiakeren ataleko sarira aurkeztu diren 15 liburuen artean izatea.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Kulturak

Urria 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!