Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Demasa

2009-05-13

Permalink Gizartea, 174 hitz  

Demasa

Hona Excusatio non petita latin-ziri ezagunaren bertsio posible bat: “desenkusa eskatu ez dena, akusazio nabarmena”. Desenkusatuz hasiko naiz: giputza izan arren, pozik nago Athletic finalera iritsi delako, espero dut partida ona ikusiko dugula, eta asko poztuko ninduke zuri-gorrien garaipenak. Desenkusaren barneko tripek Erreal-zale moduan salatzen banaute, zer egingo zaio ba!

Baina desenkusa egin eta gero, nire burua salatzeaz gainera gehiegikeria salatu nahi dut. Eta ez naiz kaleko gehiegikeriaz ari (jendeak eskubide osoa du bere pozak nahi duen bezala ospatzeko), gehiegikeria instituzionalaz baizik, eta, nik dakidala, EITB erakunde publiko bat da.

Beharbada ez naiz jabetzen gertakariak herri honentzat duen garrantzi txit ahaztezinaz, eta hala balitz (beste desenkusa bat dator segidan) barkatuko ahal didate itsumena, uste osoan bainengoen beste batzuek zeudela seko itsu.

OHARRAK (Post scriptum)

Berripaperean agertutako zutabean, excusatio ordez accusatio ageri da. Irakurleren batek nire latin-ziri baten gisa hartu badu, ez zen hori nire asmoa. Hanka-sartzea egin dut besterik gabe. Euskaraz eman dudan, aldiz, ondo dago eta eskerrak! Eta desenkusaka ari bainaiz, betor esaldi famatua berriro ere nire kontra: "Excusatio non petita, accusatio manifesta".

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jozulin [Bisitaria] · http://www.blogak.com/jozulin
Ez da itsusiagoa esaera zahar-berritua:
"Accusatio non petita, excusatio manifesta"
Permalink-a 2009-05-13 @ 14:58
Bidaltzailea: Jon I. Hueso [Bisitaria]
Guztiz bat nator zure iritziarekin. Francoren garaian futbola herriaren opioa omen zen. Orain, bizi garen demokrazia laudoriotu honetan, zer ote da?. EITBek, eta batez ere ETB1ek, lotsagarri jokatzen du kirolaren arloan, gehiegikeri nabarmenaz; askotan kirol telebista dela sinisten dut.
Permalink-a 2009-05-14 @ 10:59
Bidaltzailea: jokin [Bisitaria]
Zenbat denbora daramagu Athletic-en kopako finala dela eta ez dela? Ez al dago beste berririk, ez al dago beste kirolik, ez al dago beste futbol talderik herri (Euskalerri) honetan? Zer egin du, bada, talde zuri-gorriak, finala galdu besterik? Osasuna, Alaves, Reala... jai daukazue. Ez duzue zer eginik. Ez zarete ezer. Eta gainera ez duzue EITBren bedeinkapenik. Amen. GORA BILBAOZENTRISMOA!!
Permalink-a 2009-05-15 @ 14:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!