Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Euskara txit amablean

2008-12-13

Permalink Euskara, Gizartea, 121 hitz  

Euskara txit amablean

Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean.

Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak berdintzen.

Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak, ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. “El castellano amable. Ya iba siendo hora”. Imajinatu eskandalua.

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Nathalie [Bisitaria]
Amable, maitagarria itzulirik euskara bai maitagarria izan beharko luke gaztelera hutsean bizi direnentzat. Gu gaztelera adeitsuki mintzo garen bezala, onar dezaten euskaraz jakiteak mesedegarri eta amableak egin lituzkela. Guztion eleaniztasuna, orain bai, horrela bai. Bilbo hiri kosmopolitoa izateko bide bakarra.
Permalink-a 2008-12-13 @ 18:52
Bidaltzailea: Fermin [Bisitaria]
"Euskara amablea" kanpainak amorraturik zaudetenok; bat egiten dut barren-barrenetik ateratzen zaizuen sentipenanerik, niri berdin gertatzen baizait Kontseiluaren diskurtso osoarekin, salbuezpenik gabe; proposatzen duten guztia euskararen kalterako dela begitantzen zait.

Baina duda barik munduko intentziorik onenarekin aritzen dira "euskararekiko konpromezua har dezagun" urbi et orbi eskatzen, jendeak ez baleuka legez beste egiteko garrantzizkoagorik Lurra planeta honetan.

Alegia: sentipenek eta estrategiek ez dute zertan bat etorri beharrik eta euskara amablearena duda barik "mandanga" bat izan daiteke zuentzat, baina seguruenik asmatu duenak ere badaki ze nolako mandanga asmatu duen.

Kontua da batzuontzat sakrifizioaren bideak eman dituela eman beharrekoak eta ameskeria iruditzen zaigula pentsatzea erdaraz hain komodo bizi den gizarte honek euskaraz bizitzeak dakarren esfortzuari helduko diola Jainkoak agindutako zerbait bailitzen.

Zentzu horretan euskara amablearena martxan jartzen da hain zuzen sakrifizioaren estrategiak ez duelako batere funtzionatzen, adibidez Bilbo batean (zer esanik ez Bernedo edota Zangotzara joango bagina; baina badirudi Kontseiluaren ikuspegi nazionala ez-gauza dela estrategiak tokian-tokira egokitzeko).

Euskara amablearen patxanga hori amorragarria izan dakizueke, baina niri ez zait bereziki kaltegarria iruditzen.

Total; probatzearren...
Permalink-a 2008-12-15 @ 12:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Ekaina 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!