Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Kaltea

2010-04-13

Permalink Euskara, Politika, 115 hitz  

Kaltea

“Alea jacta est!”, edo bota dituzte dadoak, hartu dute erabakia, gertatu da denok espero —eta exijitzen— genuen absoluzioa. Baina absoluzioa gerta dadin, akusazio bat egon da, absoluzioaren pozak ezin digu hatz salatariak egindako kaltearen handia ahaztarazi. Epaituei eta haien familiei egindako kaltea; proiektuan lanean ari ziren kazetariei, egunkariari berari, irakurleei, euskarari. Ohorearen kalteak, ekonomikoak, sozialak, politikoak. Osasun fisiko eta psikologikoari eragiten dietenak. Kalte indibidualak, kalte kolektiboak.

Absoluzioaren pozarekin geldituko gara, baina konformatu, ez.

Hemendik aurrera, Julio Zesarrek Rubicon ibaiaren aurrean botatako esaldia entzuten dudan aldiro, latinezko alea dioen tokian kaltea etorriko zait niri, espresio berri bat gelditu baita nire euskal errepertorioan:

“Kaltea jacta est!”, edo kaltea egina dago, tamalez, eragindako txikizioak ez baitu atzera bueltarik.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jorge [Bisitaria]
Nik sekulako amorrazioa sentitu dut gaur El País-eko editoriala irakurtzean: "Egunkaria acaba bien", edo holakoren zerbait jarri dute. Gaitzerdi!
Permalink-a 2010-04-13 @ 12:12
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Orain, Inputatuen aldeko agerraldi edo manifetara joan ez zirenen arrazoi eta zorion beroak jasan beharko. Estatuko justiziaren ukaezinezko inpartzialtasuna etabar......
Ok egiterainokoak entzun beharko ditugu datozen egunotan.
Permalink-a 2010-04-13 @ 14:30
Bidaltzailea: Bisitaria [Bisitaria]
Euskaltzain jagoleak, Xuxeneko lan taldeak, jaso, jaso ondo Anduren "aldaketa". Hemendik aurrera, gurean, "Kaltea jacta est!" erabiliko dugu, zuzenketarik gabe, gorriz azpimarratu gabe, gizartea legeen (baita ortografikoen) aurretik baitoa.
Permalink-a 2010-04-13 @ 15:43
Bidaltzailea: JL [Bisitaria]
Irakurri dezute gaurko egunkarietan zein diren "Muestra que la Justicia en España funciona" edo antzeko hitzak esaten dutenak?
Urte bete bainon gehiago kartzelan, lanik gabe langilleak, humillatuak detenituak izan ziranien eta gero ere...
Zergatik ez ote zituen detenitu eurak, humillatu, urte bete kartzelan egon , Españako justizi ona gero konprobatu ahal izateko?
Ondo izan
Permalink-a 2010-04-13 @ 18:10
Bidaltzailea: txantrea [Bisitaria]
Pozarren hartu zuten (bertze) egunkari baten itxiera. Beren artilleria osoa lanean paratu zuten Euskal Kulturaren ikonorik handiena deusezteko. Egitasmo zoragarria hautsi, ihauli, espetxeratu zuten milaka bolondresek egindako lana gutxietsiz. .”Balbea jacta est” pentsatuko zuten.
Orain, aldiz, justiziaren aldekotzat aurkeztuko digute beren burua, erabakia onetsi egiten dutela erranez, halako itxurak eginen dituzte… “inoiz galtzen ez dutenen aurpegi faltsua” (Ken Zazpi) eskainiko digute.
Ardi galdua berreskura daitekeen arren aldi galdua, ez. Urte anitz ebatsi digute. Kaltea jacta est (hagitz ona), ea ez dugun atzentzen non egon den bakoitza, adibidez, Nafarroa Garaiko “euskal zonaldeak” izendatzeko orduan. Etsaiaren armadak ez du jaiegunik.
Ahal duzuino… egon bizkor
Permalink-a 2010-04-14 @ 00:04
Bidaltzailea: Jexux Buldain [Bisitaria]
Ados nago ezin dugula ahaztu egin duten kaltea. Hala ere, gertatutako guztia, gertatua dago. Orain aurrera begiratu behar da eta noski, borrokatu kalte ordainak jasotzeko.

Behar bada, espainiar askok eta erakunde politiko askok, euskara, guk erabiltzen dugun hizkuntza, beste modu batetara ikusiko dute aurrerantzean eta hori guretzat albiste ona da. Batzuetan, horrelako gauzak gertatu behar dira, aldaketa sakonak gertatzeko. Euskara guztiz errespetagarria den hizkuntza izan behar du espainiar guztientzat eta mundu guztiarentzat. Euskara, euskaldunak dugun ondare bat da eta eskubidea dugu, berarengandik etekinak jasotzeko.
Permalink-a 2010-04-14 @ 10:22

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!