Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Atala: Notak

2015-02-25

Permalink Notak, 14 hitz  

Oporrak

Lagunok, egun batzuetarako oporretara goaz. Martxoaren 7/8 arte ez dut testurik pausatuko hemen.

Barkatu endreduak.

2014-07-01

Permalink Notak, 26 hitz  

Oharra

Batetik egun batzuk kanpoan egin ditugulako, bestetik arazo tekniko batzuk izan direlako, egunotan ez dut azken testuak pausatzerik izan. Barkatu. adiskide, ohar honen segidan irakur ditzakezu.

2014-04-16

Permalink Notak, 17 hitz  

Notatxoa

Bospasei egun kanpoan egingo ditut eta ez dut testurik pausatuko blogean. Barkatu endredoak, lagunok eta itzulera arte.

2013-12-30

Permalink Literatura, Euskara, Notak, 62 hitz  

Beraiek jakin gabe

Joan den asteburuan Noticias taldeko egunkariek euskal itzulegintzari buruzko nire artikulu bat argitaratu dute. Itzulpengintzak guretzat duen garrantziaz da. Jokatzen ari garenari buruz zein gutxi dakien jendeak.

Euskaraz ekin nion artikuluari, baina laster gaztelaniara pasatu nintzen. Uste dut —nahiz eta gero eta eszeptikoagoa naizen— ona dela gure arazo, kezka eta lorpenen berri gaztelaniaz ere ematea. Ez dakit. Etsipenaren kartak iristen zaizkit beti…

2013-09-03

Permalink Euskara, Gizartea, Notak, Kultura, 159 hitz  

Liberala

Liberal hitzak ez du prentsa onik, arriskutsua da. Tentu mingaina erre eta kontuz bazterrak nahastu, gauza bat adieraz dezake-eta esparru jakin batean, arras desberdinen bat beste eremuren batean. Gaur egun hitzak zernahitarako balio dezake. Baita irain gisa ere. Politikak eta ekonomiak aspaldi lokaztu zuten jatorrizko esanahia, eta ditxosozko hitza galtzen joan da garai bateko adiera positiboa.

Baina erreka zikinen iturri garbira jotzen badugu, hitzak oso ederra du han-hemengo hizkuntzetako hiztegiek ematen dioten lehen adiera: eskuzabala, eman onekoa. Pentsamenduz nahiz egintzetan eskuzabala denari deitzen zaio liberala. Hurkoaren askatasuna errespetatuz, berea sendotzen duenari.

Hitzaren adiera jatorrizkoak ezin zuzenago definitzen du Jean Haritschelharren izaera: eskuzabaltasunezko liberaltasun hori zuen Haritschelharrek munduan izateko modua, kultura ulertzekoa, harremanak zaintzekoa.

OHARRAK (Post scriptum)

Haritschelhar ala Haritxelar? Akademikoak Haritschelhar sinatzen zuen, eta egunotan berari buruz mintzatu garen askok berak zerabilena erabili dugu. Beste batzuek, tartean berripaper honek, Haritxelar erabili du. Hala da euskara batuan, baina ez da berak zerabilena errespetatu behar?

Nire hautua garbi dago nire zutabean.

:: Hurrengo orrialdea >>

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

| Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!