Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Azken erantzunak

Honi erantzunez: Birgeria

Stewartvok [Bisitaria] · http://buyretina.us.com
Permalink-a 2017-01-28 @ 21:57

Honi erantzunez: Neurri kontuak

jaime [Bisitaria]
Hau poza! Goza itzak oporren atseginak! Karga itzak pila guztiak, ordezkoak ahaztu barik!
Milesker Txantrea adiskide on horrek nire galderari erantzuteagatik!
Nik ere bai besarkada bana zuei.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:28

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Txantrea [Bisitaria]
Lasaituaren ederra! Ongi pasa oporretan maite dituanekin.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:26

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Txantrea [Bisitaria]
Lasaituaren ederra! Ongi pasa oporretan maite dituanekin.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:24

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Anjel Lertxundi [Bisitaria]
Lagun maiteok, mila esker zuen adeitasun arretatsuarengatik. Ondo gara etxea, ondo nago neu ere: oporretan eta pilak kargatzen.
Arrazoi bakarra dago nire txoko honetan ezer ez pausatzeko aspaldian: berripaperak diseinua aldatu zuenetik ez dut betarik izan aukera berrietara egokitzeko, baina oporretatik itzuleran ea hartzen dudan tarte pixka bat dena betiko martxan jartzeko.
Besarkada bana.
Permalink-a 2015-08-05 @ 08:43

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Txantrea [Bisitaria]
Kezka berak naik ni ere arras kezkaturik, kekakide nauk. Ez duk haren joera ohikoa horrela ibiltzearena (hots, bloga ez " aintzestearena"). Ez zekiat deus. Oporretan dagoela pentsatu nahi diat hondar idazkian oporren onurak aipatu zituelako. Horixe pentsatu nahi diat eta ez eri dagoenik.
Orain "desagerturik" egonagatik, berriz ere agertuko dela sinetsi nahi diat, Larraun erreka zoragarriaren antzerat.

Egon bizkor, aixkide.
Permalink-a 2015-08-05 @ 04:47

Honi erantzunez: Neurri kontuak

jaime [Bisitaria]
Kaixo Txantrea adiskide hori:
Ez zekiat zabaltzen duan egunero blog hau, nik bezala, Anduren berri lortzeko asmotan. Arrunt kezkaturik nagok ez baitakit gure adiskide oporretan edo gaixorik ote dagoen. Zer edo zer jakin badakik esadak mesedez!!!
Permalink-a 2015-08-04 @ 14:44

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Txantrea [Bisitaria]
Jaime miretsia: hire jakinduriak ederki aski luziarazten hau iruzkin mamitsu bezain argigarriak idazten dituanetan. Ez nekian Alan Ladden kontu hits hori, zinez txunditurik utziko nindikek jakiteak Sofiaren iruzkin batek bultzatu zuela depresiorat, baina batek zekik zer pasatuko zen pantailetan hain zoragarriak izanagatik, bizitza errealean hain bitxiak diren ospetsu hauekin.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-25 @ 22:41

Honi erantzunez: Neurri kontuak

jaime [Bisitaria]
Anduren zutabea irakurri bezain laster pentsatu nuen: joño, bazekiat nondik hasi iruzkintxo bat eransteko Anduk esandakoari, baina ez, Txantreak, gure nafar buru argi horrek, zapuztu dit ni luzitzeko abagunea; begi bistan da, nik bezala, “In mente” zeukala Alan Ladd eta Sofía Lorenek antzeztutako “La sirena y el delfin”izeneko film ospetsu hura. Dakitenek diotenez, bere buru-estimuan franko mindua geratu zen filma bukatuta gero, Sofia eta Alanen altuera berdintzeko teknikoek asmatutako trikimailuek. Hasi omen zen alkohol eta drogen mundu arriskutsua jorratzen Palm Springseko bere etxean gorpu aurkitu zuten arte, bere buruaz beste eginda,omen, 7 urte aurreko lotsa hura gainditu ezinik. Beste batzuek diotenez, bere altueraz Sofiaren mespretxuzko iruzkin bat izan zitekeen Alan gaixoaren hondamena.
Permalink-a 2015-06-25 @ 16:02

Honi erantzunez: Neurri kontuak

Txantrea [Bisitaria]
Ospe handiko baina garaiera tipikoa zen Alan Ladd aktorea zentzu guztietan zinez handia zen (eta den) Sofia Lorerekin baterat jarri nahi izan zutelarik (filme batez ari nauk), zirko handia egin behar izan zitean, izan ere italiar aktoresa zulo batean sartu zitean bien arteko ezberdintasuna pantailan hain agerian ager ez zedin. Egin ziren eszena horietan arin azaltzen zuan aktorea eta mottel eta baldar erromatar erraldoia. Filma kontatu zutenendako paper ona burutu zian Alan Laddek. Sofia Lorenez maitemindurik geudenondako, aldiz, txarra izan zuan, garaieran ez ezik, gainerako tasunetan entzute gaitzeko aktorea ez baitzegoen aktoresaren parean.
Pelikula nork kontatzen duen, zenbat paper izorratu den horrela!

Egon bizkor
Permalink-a 2015-06-25 @ 04:54

Honi erantzunez: Tratua

Txantrea [Bisitaria]
Jakin behar duk lan egiten bizitzeko, lan egiteko soilik bizi izan beharrean. Hausnartzen hasiz gero, behin gutienezko baldintzak ziurtatu ondotik, ez dik hain zaila izan behar bizitzeak. Diruaren ikuspegi hutsetik so egin ordez, hobe bizitzarenetik ikusten ikasiko bagenu.
Egile eskubideen kontua bitxia duk, azken buruan egileen lana duk ziurtatu nahi dena, ekoizpena, emaitza. Hori kentzea laborari bati uzta kentzea bezala lukek, ene gardiz.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-23 @ 23:16

Honi erantzunez: Esku bideari

Txantrea [Bisitaria]
Etorkizuna eskuragarri nahi diagu, eskutik helduta erdiets zezakeagu, denon artean esku eranstekotan geroa gurea duk, doike, gure esku bide zegok. Eskatu eta geure egin behar diagu, gure eskubidea duk. Ondikotz laster utziko bide digun Oskorrik taldeak abestu zian aspaldian: “eskupekorik ez dugu behar, berez zor zaiguna baino!

Egon bizkor. Gora Oskorri!
Permalink-a 2015-06-23 @ 23:15

Honi erantzunez: Isiltasuna aberats

Txantrea [Bisitaria]
Aberats bat agertzen den aldioro hamaika noharroin agertzen dituk. Dirua banatu beharrean bakarron batek behar baino gehiago hartuz gero, desoreka sortzen duk.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-23 @ 23:14

Honi erantzunez: Elurrarena

jaime [Bisitaria]
Azken finean, aldaketaren tenorea heldu zaiola Nafarroari, ematen du. Ni ez naiz koalizioen aldekoa, zeren eta, goiz ala berandu, kide batek beti fagozitatzen baitu (ditu) koalizioko beste kidea(k) edo lehertzen du halako batean. Kontuan hartuta nola ibili diren euskaldunak euren historian zehar, hots, anaia anaiaren aurka eta beti bere etsaiekin batuta, Euskal Herria salduta, odolezko anaia izorratzeko asmotan, ez naiz fido gailendu den koalizioarekin. Nahiago nuke tronpatuko banintz!
Badago zer egiterik franko Nafarroa Berrian, baina bat guztiz garrantzitsu eta ezinbestekoa dena nafar guztiei beren benetako historia erakustea izango litzatekeena da, gogo guztiak ez badira gehiengo zabala, gutxienez, adosteko. Hala bedi !!
Permalink-a 2015-06-21 @ 18:34

Honi erantzunez: Haizeak eramana

jaime [Bisitaria]
Aspaldidanik, ia-ia egunero, Podemos aurkako onartezinezko e-mailak eskuratzen ditut. Eguneroko kaka zaparradak dira saretik bidaiatzen diren mezu iraingarri horiek. Nik ez dakit zer egingo edo lortuko duten Podemosko kideek etorkizun batean, baina, zerbait on erdiesten badute Españaren politikan, batek baino gehiagok ipurtzuloan sartu beharko du bere mingain zikina. Sarean geratzen diren hitzak ez baititu haizeak eramaten, ez horixe!!


Permalink-a 2015-06-21 @ 17:25

Honi erantzunez: Haizeak eramana

Txantrea [Bisitaria]
Mitxelena handiaren eleak dituk honakook, bertze alor batez ari zuan, baina idatzizkoaren garrantzia azpimarratzeko balio dezaketelakoan:

"La letra impresa acaba impresionando a los propios lingüistas" ("Idatziak hizkuntzalariak berak ere harritzen ditu". Barka itzulpen exkaxa)

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-20 @ 15:00

Honi erantzunez: Brunete

Txantrea [Bisitaria]
Agintzen duenak agintzen dik, kontu jakina duk. Oraingo honetan, benetako agintean daudenak botatzen ditugun arte, noharroinon, bazter utzirikoon, landerrarazitakoon edota kalegorriratuon bozgorailuak agerian ditiagu. Boterearen odoluzkiak zurrupatuz bizimodua irabazten dutenak, aldi baterako bederen, zokoraturik utzi ditiagu.
Menpean gaudek, baina ez gaituk ergelak.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-20 @ 14:56

Honi erantzunez: Lanean

Txantrea [Bisitaria]
Aspaldian utzi nioan opor bidaiak antolatzeari. Aldez hagitz aitzinetik antolatuz gero, dena ongi zehazturik dagoela emaiten duelarik, beti suertatzen duk zerbait eginiko lan guztia pikutarat igortzen duena. Hondar urteetan ziurtatzen dudan bakarra duk irakurriko dudana nahiz kaier hasi gabea ikusten nahiz pairatzen dudana ongi jasotzeko. Bertze deus gehiagorik gabe.
Bazkal gibelean irratian aditzen den Roge Blascoren programak bidai zinez interesgarriak eskaintzen ditik, benetan zoragarriak. Ahal izanez gero on lukek halako bat kopiatzea.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-20 @ 14:55

Honi erantzunez: Elurrarena

Txantrea [Bisitaria]
Lizarrerriko Herribeheratik zera: Herribehera ez duk fatxa izandu, hantxe suertatu zituan sarraskirik lazgarrienak Molaren segitzaileek eraginik, Herribeherak egundaino ez zian ezetzik erran estatutuari (esker mila Artaxonako maisuari, beti gogoan!), eskualde euskalduna izan zuan erdaldunek izorratu zuten arte (ikus Urtasun, Pezonaga, Jurio eta bertze jakintsu batzuen lanak)...
Batzuetan agerikoena azaltzea zailena izaiten duk. Urteak eman ditiztek erraiten zer zen Nafarroa (Garaia, jakina, ezpondazaleendako Nafarroa Behera ez baita existitu ere egiten), gezurrari gezur mihiztatzen ibili dituk aunitz urtez, gezur hutsa dena mailua baino astunago (eta aisa bortitzago, horixe egia) ariz egia gisan agerrarazi ditek.
Baduk hori guztia behin eta berriz azaltzeko tenorea, merezi eta behar duen oihartzuna emaitekoa, alferkerian eta ezjakintasunean oinarritzen ditek beren inperioa galera antzemaiten hasten direnean gerra zibila antolatzen dutenek. Lana eta lana, horixe diagu konponbidea.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-20 @ 02:15

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!