Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Artxiboak: Apirila 2009, 16

2009-04-16

Permalink Euskara, Kultura, 163 hitz  

ZuZeu

Ernaltzen, arnasa hartzen, sarean ibiltzen hasi berri den albistari digital bat da ZuZeu. Albistari bat. Eta digitala. Abian jarri denetik hartu diogun itxuraren arabera, atsegina eta erosoa da formalki, diseinuari erreparatzeaz gainera, begien joan-etorrien atsedengarri dena; edukiei erreparatzen badiegu, berriz, badirudi garrantzi handia izango dutela kultur eta sozial gaiek.

Hasierako boom txalogarriaren ondoren, hasita geunden halako neke erreal bat antzematen sareko bizitza birtualean. Orain gutxi, horri aurrea hartu nahirik edo, Sustatu aldizkari digital beteranoak formatua berritu zuen eta egitura egokitu. Egunotan, berriz, ZuZeu agertu zaigu plaza birtualean.

Sarelarien erreferentzia-puntu izateko bokazioa dute, “nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan” hasi omen dira-eta lanean.

NiNeuk markatu berri dut ZuZeu albistaria nire ohiko bisitagarri kutunenen zerrendan.

OHARRAK (Post scriptum)

Bukaerako “NiNeuk markatu berri dut” horretako nineuk horrek dantza egiteko asmo nabarmena erakusten du segidan datorren ZuZeurekin. Berripaperak, ordea, banatu egin dit eta ni neuk jarri, nineuren dantzarako gogoa musikarik gabe utziz. Dantzarik gabe geldituko nintzela jakin izan banu, nik neuk jarriko nukeen nik…

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Apirila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!