Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Arnasa galtzen

2008-03-28

Permalink Euskara, 152 hitz  

Arnasa galtzen

Idazkiek arnasa izan dezaten sortu zen puntuazio sistema. Orain bi mila urte pasatxo hasi ziren testuak puntuatzen, baina Errenazimenduan arautu zuten sistema. Ordutsukoa da puntu eta koma, komaren arnasaldi laburraren eta puntuaren geldialdi pausatuagoaren arteko erdibideko deskantsua. Testuaren arnas beteko hauspoa da; euskarak biziki eskertzen du.

Kontua da frantsesak kezkatuta daudela puntu eta koma desagertzeko zorian omen dagoelako, eta frantsesen kezka barreiatzen hasita dago beste hainbat hizkuntzetara ere: gaztelaniara, besteak beste.

Euskaraz zer nolako osasuna duen? Berripaper honek atzo zekartzan iritzi artikuluak orraztu eta gero (hamasei denera), aski izan nituen hatzak —eta behatzen premiarik ez—, puntu eta koma guztiak kontatzeko. Kontuan har, gainera, hamar doitatik lau Uxue Apaolazarenak zirela.

Itotzeko zorian, Juan Garziaren Joskera lantegian sartu nintzen arnas bila.

OHARRAK (Post scriptum)

Beste zeinu bat, euskarari aire sekulakoa ematen diona, bi puntuak da. Koldo Mitxelenak oso sarri erabiltzen zuen. Miraz nago, jaunok, ikusirik zein baztertua daukagun hain etekin onak ematen dituen zeinua.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ramon [Bisitaria]
Escolarrek gaur gai bera jorratu du:

http://www.escolar.net/MT/archives/2008/03/salvemos-el-punto-y-coma.html
Permalink-a 2008-03-28 @ 15:43
Bidaltzailea: Anjel [Bisitaria]
Ia egunero begiratzen dut Escolarrena (batez ere bere estilo freskoagatik), baina gaur gaizean ez dut astirik izan. Konturatzen naiz biok iturri
bera erabili dugula.
Mila esker, nolanahi ere.
Permalink-a 2008-03-28 @ 16:44
Bidaltzailea: Alien [Bisitaria]
Ez dezagun asnasa GAL... euskaraz bada ere.
Permalink-a 2008-03-28 @ 19:18
Bidaltzailea: Martin [Bisitaria]
Euskarak mugagabea du, besteak beste galzorian. Ahozko hedabideetan apenas erabiltzen den, eta idatzizkoetan ere gero eta gehiagotan irakurtzen dira gaur zurean irakurri dugun esaldi honen antzekoak: "...eta frantsesen kezka barreiatzen hasita dago beste hainbat hizkuntzetara ere"; "hizkuntzatara" beharko luke ezta? Galdutzat eman beharreko borroka ote? Oraindik ez dut etsi baina etsitzen hasia naiz...
Permalink-a 2008-03-28 @ 22:01
Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria] · http://www.blogari.net/jurtzixabi
Puntu eta koma grezieraz galderaren zeinua da.

Eta Txinan edo Japonian, da al dute halako kezkarik?
Permalink-a 2008-03-29 @ 00:30
Bidaltzailea: Anjel [Bisitaria]
Arrozoi duzu, Martin: hizkuntzatara. Barkatu. Eta ez etsi.
Permalink-a 2008-03-29 @ 09:40
Bidaltzailea: Pello [Bisitaria]
“frantsesen kezka” beldurra da. Beti guduka bat bezala barneratu dute beraien hizkuntzaren hedapena. Horrela lortu zuten, gerratetara bortxaz eramanez gizon gazteak, hain berezkoa duten oinarrizko hizkuntza eta izaera heziketa. “Allons enfants de la patrie”....Estatuaren egiturak oinarrizko heziketa horren bermatzeko antolatuak izan dira. Eskolako maisuak aitzindari. Ekintza izugarriak apaintzen eta gertakizun ilunak ezabatzen, oso trebeak. Filosofia politika horrekin barneratua zuen, Frantziak, eta horretan da hein handi batean, besteak berdindu behar zituela, bere ereduan. Hori lortzeko, lehen eginbeharra, hizkuntza berreziak ezabatzea ezin besteko baldintza zen. Zanpatzen ahal zituen hizkuntzak hiltzeko egin ahalak oro egin ditu Frantziak. Hortik aurrera jukutria guztiak erabili ditu, eta erabiltzen ditu, erakartzeko bere baitara, sortu duen egoerak kezkatzen dituenak...Horiek dira, bere etxeko ikertzaile, pentsalari argi bakan batzuk eta zapalduen oinazea etsipenez ohartarazten dutenak. Eta itxuraz asmatzen du! Baina beldurraren adierazpena, besterik ez denak, bi aldetan, oihartzun mingarriak, besterik ezean, sortuko ditu. Hala ere eutsi behar dugu Martin! Jokaerak asmatu hedatzen ari den beldurra gainditzeko.
Permalink-a 2008-03-30 @ 14:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!