Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Esku bideari

2015-06-23

Permalink Politika, Gizartea, 121 hitz  

Esku bideari

Eskubide hitza oso da argia bere bi osagaiek (esku eta bide) uztartzen duten esanahian: hitza asmatu zuenak (Mogelek?) bazekien zertan ari zen. Eskubide hitzak lehendabiziko osagaia du esku (lana, laguntza, elkartasuna), eta eskubideak lorpen kolektiboak baitira, elkarren arteko lanaren (elkartasunaren) bulkada behar dute, elkarri eskua emanda lortzen dira. Eskubide hitzaren bigarren osagaia da bide: eskubide bat ez da halabeharraren adarretatik berez erortzen den gerezi gisako oparitxo bat, boterearen plaza dialektikoan jokatutako lehia luze baten ondorioa baizik.
Eskubidearen definizioa ere oso da argia hiztegietan: “Gizaki ororen oinarrizko askatasun eta berdintasuna abiapuntu, dagokiona eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko edo erabiltzeko ahalmena” (Belztua nirea da). Gaurko egunak herritar mordoa bilduko du dagokiona eskatzera —erabakitzeko eskubidea—, gure esku dago! aldarri eginez.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Etorkizuna eskuragarri nahi diagu, eskutik helduta erdiets zezakeagu, denon artean esku eranstekotan geroa gurea duk, doike, gure esku bide zegok. Eskatu eta geure egin behar diagu, gure eskubidea duk. Ondikotz laster utziko bide digun Oskorrik taldeak abestu zian aspaldian: “eskupekorik ez dugu behar, berez zor zaiguna baino!

Egon bizkor. Gora Oskorri!
Permalink-a 2015-06-23 @ 23:15

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!