Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Fetitxea

2008-01-12

Permalink Literatura, Kultura, 199 hitz  

Fetitxea

Kafka sekula irakurri ez duen bat Kafkaren kamiseta batekin etorriko zaizu Pragatik. Pessoari buruz deus ez dakien batek ez du À Brasileira kafetegitik pasatu arteko onik izango Lisboara egindako txangoan. Hiri bakoitzak bere fetitxea bilatzen du, souvenir dendetako salmenten pizgarri.

Egunotan, Ken Folleten promozio-bisita aprobetxatuz, eskultura bat inauguratu dute Gasteizen, eta hor ikusi dugu Ken Follet haragizkoa hainbat argazki eta telebistetan besoa pasatzen ziola Ken Follet brontzezkoari. Idazlearen meritua: Gasteizko katedrala bere azken nobelara ekarri izana.

Agian ez du gaiarekin zer ikusirik —edo agian badu, nondik begiratzen zaion—, baina harrera kanpo eder horrek zera ekarri dit gogora: orain urte batzuk Patxi Zubizarreta haragizkoak katedral berean oinarritu zuen narrazio ederra.

Beso adeitsua pasatu diot bizkarretik brontzeak baino gutxiago pisatzen duen metaforari.

OHARRAK (Post scriptum)

—Hor dago eskultura. Ken Follet da. Baina zerbait gehiago ere bada. Hiri batean eskultura bat jartzen den orduko, eskultoreak aurreikusi ez zizkion kolore-gamak ere eransten zaizkio brontzearen berdeari. Hiri baten historiako une bat finkatzen du eskulturak.
Hiri baten historia, bertan dauden monumentuen arabera interpretatua: ariketak memoria eta interpretazioa abiarazten ditu.

—Joyce eta Dublin; Kafka eta Praga; Pessoa eta Lisboa; Venezia eta Casanova; Svevo eta Trieste…
Hemingway eta Iruña, Ken Follet eta Gasteiz, Victor Hugo eta Pasaia…

Erantzunak:

Bidaltzailea: Xabier [Bisitaria]
Ederra, Anjel!
Gabonetan izan gara Lisboan, eta gu ere iritsi ginen À Brasileira kafetegira. Gero jakin genuen, ordea, kanpoko terrazan zegoen irudi hura Pessoarena zela. Une oso berezia izan zen: Urteberri egunean, kafetegia itxita, eta hala ere zenbait turista brontzezko irudiaren ondoan eseri eta argazkiak ateratzen! Eta hara non atzetik, eskale tankerako batek, kargu hartzen dion turistari:
--Ignorante hori! Badakizu nor den? Zer idatzi zuen? Irakurri duzu? Turista ignorantea!
Permalink-a 2008-01-13 @ 07:49

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!