Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Godoten esperoan

2007-01-05

Permalink Literatura, Politika, Gizartea, 191 hitz  

Godoten esperoan

ETAk zer esango zain. ETAk noiz komunikatu bat plazaratuko. ETAk noiz argi egingo eta noiz argituko panorama. Horra Batasunako buruzagiek eskaini diguten une zail hauetarako bide-makulu bakarra. Horrek zer esan nahi du: ETAk hitz egiten duen momentuan hemendik aurrerako bide-mapa zehaztua geratuko dela eta jarraitu beharreko doktrina trazatua?

Godoten esperoan dauden Vladimir eta Estragon datozkit gogora. Samuel Beckett-en obrako bi pertsonaiak zain daude, baina berek ez dute garbi zinezko esperantzaz ari diren ala etsipena engainatu beharrez dauden Godot noiz agertuko. Eta bitarte hori betetzeko, jardun eta jardun ari dira. Hutsartea betetze aldera. Hitzak. Hitzari hitz. Beren jardunak badu, ordea, zentzurik: zentzugabea da.

Alferrik ari dira, bai, jardunean, beti jardunean: ez dira ohartzen beren baitatik irtengo dela, irtetekotan, konponbidea. Inolaz ere ez Godoten esperoan egotetik.

OHARRAK (Post scriptum)

ESTRAGON.- (Ahoa azanarioz beterik, gogoa bestetan): Ez gaude loturik?

VLADIMIR.- Ez diat deus aditzen.

ESTRAGON (Azenarioa mastekatu egiten du; irentsi): Galdetzen diat ea loturik gauden.

VLADIMIR.- Loturik?

ESTRAGON.- Lo-tu-rik.

VLADIMIR.- Nola, loturik?

ESTRAGON.- Esku eta zango.

VLADIMIR.- Nori, ordea, loturik? Nork loturik?

ESTRAGON.- Hire lagunxahar horri.

VLADIMIR.- Godoti? Godoti loturik gu? Hori burutazioa hirea! Inondik ere ez! (Tartea) Ez oraingoz.

(Beckett-en Godot-en esperoan antzezlanetik)

Erantzunak:

Bidaltzailea: sergio [Bisitaria]

Anjel agurgarria,
Azken bolada honetan ematen du tematu zarela gai berberarekin eta sorgin-gurpilan buru belarri sartuta zaudela.
Nire laguntza xumea eskaini nahi dizut zure estimatutako zutabean idazteko, hona hemen zenbait gai: Euskal Herriak pairatzen dituen eskubideen urraketak, presoek jasaten dituzten torturak eta sakabanaketa, estatuek darabilten politika genozida, 9 hilabete hauetan egoera tamalgarri honetara ailegatzeko gure politikari zikiratuek egin ez dutena...
Lagungarri izango zaizulakoan, segi ondo.
Permalink-a 2007-01-05 @ 10:29
Bidaltzailea: Iñaki [Bisitaria]
Anjel, primeran ari zara, oso egoki. Bizi dugun uneak behar-beharrezkoak ditu zureak bezalako erantzukizun eta argi handiko ekarpenak.

Joango dira konturatzen pixkanaka gero eta gutxiago direla, eta okerragoa dena, gero eta gutxiago hunkitzen -eta batez ere mugitzen- gaituztela "beren" gauza horiek.

Esaten duten guztian egia handiak dauden arren, berdion dio denak. Gero eta axola gutxiago dute -herriaren begietara- esaten dituztenek.

Niretzako ez dira konturatu azken atentatu horrek ekarri behar duen guztiaz.

Ezer gertatu izan ez balitz bezala segitzen dute, betiko leloekin, bigarrengo aldiz sartu digutenean ziria.

Ez dute inolako sinisgarritasunik, eta sinisten ez zaionarekin nola hitz egin, zerbait adostu...

Idatz dezatela, mugi daitezela, beraiek nahi dutenaren alde/kontra. Gainbehera doaz erremediorik gabe.
Permalink-a 2007-01-05 @ 11:51
Bidaltzailea: Joxe Aranzabal [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/faroa
Zoragarria. Gaurkoan Batasuna da hausnarketa gai, baina besteok ere horrela jokatzen dugu sarri, bakoitzaren orakuluak zer esango zain, ezer egin aurretik. Ikasiko ahal dugu, berba jarioan ito aurretik!
Permalink-a 2007-01-05 @ 13:39
Bidaltzailea: Anastasia [Bisitaria]
Asko gustatu zait konparaketa. Dena den, ez dakit zeren zain dauden, ETAk esan du eta esan behar zuena. Tamalez.
Permalink-a 2007-01-05 @ 14:17
Bidaltzailea: Iban [Bisitaria]
Txapo, Anjel. Eta ez arduratu sergio bezalakoek esan dezaketenagatik, oraingoan gaia horixe (hauxe) da eta ondo dakigu denok. Ez zara, gainera, bestelako gaiak saihesten dituen horietakoa.

Erreferente etiko bat zara euskaldun askorentzat, Anjel.
Permalink-a 2007-01-05 @ 16:36
Bidaltzailea: ibon [Bisitaria]
Aupa Iñaki:
Esaiozu borroka egiteko grina duenari, zer proposatzen duzun, estatuen inposaketa gainditzeko.Baina proposamen zintzoa izan dedila, burutuko dena. BUruraino eramango dena.
Gainbehera doa abiatu dena. Akaso bai. Madriletik bueltan etorri zen Ibarretxerena, ez dakit gainbehera edo behetik gain, ezezko borobila kopetean zizelkaturik. Hala joan zen hemendik ere, gobernu ordezkari penagarri hark ezezko borobila irudikatu ostean. Eta ezezkoarekin eskiatzera, oporretara, blogintzara,...ezker abertzale ez denaren sinesgarritasuna, ez al da gainbeheran aspaldi?
Permalink-a 2007-01-07 @ 19:26
Bidaltzailea: manu [Bisitaria]
Agian aldatu behar dena borrokatzearen kontzeptoa bera da. Zergatik ez da landu indar handiagorekin gutako bakoitzaren Madril eta Parisekiko "deskonekzioa"?
Iruditzen zait eurei begira eskean aritzea indarra ematen diela. Zain dezagun euskaldun egiten gaituena eta egin dezagun bitartean politika. Hori bai, beti ere era pedagikoan. Izan ere, indarkeriak betin dakar urraketaren bat eta, sarritan, kalkulatu gabeko ondorioak. Oraingoan: etorkin hegoamerikarren botoak 10-15 urtetarako galtzea.
Permalink-a 2007-01-08 @ 08:01
Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Eskerrik asko, Anjel, analogia eta pasarte zehatza aurkitzeagatik. Ingelesezko originalarekin mezua plagiatu dizut nire ingelesezko blogean, eta gaztelaniazko testu bat aurkituta, beste horrenbeste.
Permalink-a 2007-01-08 @ 10:45
Bidaltzailea: Iñaki [Bisitaria]
Ibon: politika da bidea. Politika egitea, adostasunak bilatzea, gehiengoak osatzea. Politika. Ez al genuen hori esan ba Anoetan?

Armak isiltzen direnean, orduan hasiko da benetako politika. Barajasekoak hori asko atzeratuko du. Eta argi dago, zenbat eta geroago hasi politika, orduan eta okerrago (ahulago eseriko garelako "negoziaketa" mahaira).

Beste zatiketa bat dator ezker abertzalera. ETAko radikalenek hanka sartu dute eta "moderatuek" ez dakite zer egin.

Panorama itsusia/tristea aurrikusten da.
Permalink-a 2007-01-08 @ 14:15
Bidaltzailea: ibon [Bisitaria]
Iñaki:
Politika da bidea...bidea konpromezu zehatzak hartzea da, kolektiboak, eta batez ere zintzoak. Nahi dugu ala ez? Nola? Gehiengoak "bai" eta estatuek "ez" diotenean, zer egiteko prest gaude? Badakit ez duzula erantzunik izango, ezta zertan izan ere, etzara aztia.
Baina etzait nahikoa iruditzen borrokatzen denari kargu hartzea, inposaketa hain erraz onartzen denean. Ez eta borroka armatua goratzea ere, eguneroko bizitzan inposaketa hain erraz onartzen den bitartean.
Nik uste gaur batasunak esan duenaren atzean badela asmo bat: ETAk baietz erantzungo dio Batasunaren eskariari, meniari berriz heltzeari alegia, eta Batasuna eta ETAren arteko urruntze bat edo irudikatu nahi izango da, Irlandan gertatu bezala, hartara egoera errezago kudeatzeko (balizko alderdien mahai batetan).
Agian oker naiz, eta gauzak sinpleagoak dira. Alegia, ETAk egurra eman du adarra jo diotelako eta kitto.
Nolanahi den ere, beti pentsatu izan dut azken emaitza indar harreman errealaren menpeko izango dela, eta kaleko gabon giro oparoa ikusita...auskalo.
Iñaki, elkarrekin izango gara eguneroko borroketan nahi baduzu. Desobedientzian, herrigintzan...espero bait dut ez duzula ETAren jarduna argudio-aitzakiatzat erabiliko konpromezurik ez hartzeko. Ezagutu bait ditut horrelakoak.
Permalink-a 2007-01-08 @ 14:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!